Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak gazte-justiziako euskal ereduaren emaitza onak azpimarratu ditu XII. Haurtzaroko Tratu txarren Nazioarteko Kongresuaren amaierako ekitaldian

2014.eko azaroak 08

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkorekak XII. Haurtzaroko Tratu txarren Nazioarteko Kongresuaren amaierako ekitaldian parte hartu du. Aurten, Haurren Giza Eskubideen Nazio Batuen Konbentzioaren XXV. urteurrenaren harira antolatu da kongresua, «Ikuspegiak eraikitzen: haurren babesa, eskubideen ikuspegia eta lege-ikuspegia» izenarekin. Bilboko Deustuko Unibertsitatean egin dute.

Josu Erkorekak nabarmendu duenez, Euskadin, neurri judizialen bat betetzen duten adin txikikoen % 80k ez du delitu gehiago egiten; hau da, berrerortze-indizea % 20tik behera dago. Gainera, Herri Administrazio eta Jusitizia sailburuak azpimarratu du adin txikikoen bitartekaritza kasuen arrakasta-maila % 88koa dela. Halaber, Erkorekak adierazi du epaitutako lau adin txikikoetatik batek baino ez dituela ezarritako neurriak betetzen zentro itxietan. Gainerakoak, beren ingurunean onbideratzen dira.

Azkenik, Josu Erkorekak azaldu duenez, adin txikikoetan inbertitzeak «merezi du»; izan ere, «eskubideetan inbertitzeaz gain, etorkizuneko bizikidetzan inbertitzea da».

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau