Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Bizikidetzarako Planaren inguruko “printzipioak mantendu direla eta adostasun gehiago lortu ditugula” azpimarratu du

2010.eko ekainak 08

Gobernu Kontseiluak Bizikidetza Demokratikorako Plana “duela hilabete eta erdi baino uko gutxiagorekin” onetsi du

Eusko Jaurlaritzak gaur goizeko Kontseiluan Bizikidetza Demokratikorako eta Terrorismoaren Deslegitimaziorako Plana onetsi du. Patxi López lehendakariak oposizioko taldeekin elkarrizketak eta negoziazioak gauzatzen hilabeteak eman ondoren, Planaren inguruan hasieran baino adostasun gehiago lortu dela azaldu du.“Plan hau duela hilabete eta erdi baino uko gutxiagorekin onetsi da eta ziur nago neurriak martxan jarri ondoren, babes gehiago lortuko dituela”, gailendu du. Planak ETAren terrorismoa hartzen du “gune eta lehentasun" gisa eta “terrorismoaren deslegitimazioari bultzada garrantzitsua ematen dio” eta ikasgeletan biktimen testigantzak aurkeztea “esperientzia deslegitimatzailetzat eta baliabide baliotsutzat” jotzen du. “Helburua ez da biktimismora jotzea, ezta gorrotoa sustatzea ere, hau da, helburua oraindik jasaten dugun errealitate krudelaren testigantza ematea da, izan ere, desagerraraztea lortzeko beharrezkoa da kontatzea” azpimarratu du lehendakariak.

PP eta EAJrekin adostasun batera iritsi ondoren, Gobernu Kontseiluak gaur goizean onetsi du Bizikidetza Demokratikorako eta Terrorismoaren Deslegitimaziorako Planaren birformulazioa. Patxi López lehendakariak azpimarratu du Plana “terrorismoaren deslegitimazioari bultzada garrantzitsu bat emateko diseinatuta dagoela”, hain zuzen ere, terrorismoa desagerraraztea lortzeko. Lehendakariaren ustez, terrorismoaren azkena "hurbilago dago". “Gai hauetan ezin da gobernu eta oposiziorik egon”, azpimarratu du lehendakariak, eta “Planaren birformulazioaren oinarriak mantentzearen garrantziaz ohartu zen, baita atxikipenak areagotzearen garrantziaz ere". “Printzipioak mantendu ditugu eta adostasun gehiago lortu ditugu", erantsi du.

Bizikidetza Demokratikorako plana gaur goizean onetsi du Gobernu Kontseiluak Urdaibain, Urdaibaiko Biosferako Erreserbaren Patronatuaren egoitza den Gernikako Udetxea Jauregian egin duen bileran. Eusko Jaurlaritzak bertan egin du Kontseilua Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta.

Bere esku-hartzean, lehendakariak eskerrak eman dizkie alderdi politikoei egin dituzten ekarpenengatik eta bere hitzetan, “Plan hau duela hilabete eta erdi baino uko gutxiagorekin onetsi da eta ziur dago neurriak martxan jarri ondoren, babes gehiago lortuko dituela”.

Bizikidetza Demokratikorako planaren “gunea eta lehentasunak Euskadin bizi dugun terrorismoaren ingurukoak dira”, hori dela eta, birformulazio hau “terrorismoa deslegitimatzeko bultzada garrantzitsua eta bizikidetza demokratikoaren aldeko apustu argia da”. Lehendakariak Planaren helburua “aniztasuna, pluralismoa eta giza eskubideen gaineko kontzientzia handiagoa” lortzea dela azaldu du, hori dela eta, “giza duintasunaren balioa beste edozer gauzaren” gainetik jartzen du eta helburu politikoak lortzeko indarkeriara jotzea “salatzen du”.

Zentzu horretan, Planak biktimen testigantzak ikasgeletara eramatea “esperientzia deslegitimatzailetzat eta baliabide baliotsutzat” jotzen du, pairatu duten “min bidegabea sozializatzen” laguntzen baitu. “Helburua ez da biktimismora jotzea, ezta gorrotoa sustatzea ere, hau da, helburua oraindik jasaten dugun errealitate krudelaren testigantza ematea da, izan ere, desagerraraztea lortzeko beharrezkoa da kontatzea” azpimarratu du lehendakariak.

Sektore publikoko grebarekiko “erabateko errespetua”

 

Defizit publikoa murrizteko neurriei dagokienez, lehendakariak ostiralean neurriak onesteko ezohiko Kontseilu bat egingo dela iragarri du. Horrez gain, Eusko Legebiltzarrean onesteko adinako gehiengoa daukala azaldu du.

Ildo horretatik, lehendakariak errentarik altuenei zergak igotzearen egokitasunaren inguruko eztabaida aipatu du eta bere hitzetan, ez da “ez demagogikoa, ez sinplista”, eta Araba eta Bizkaiko aldundiek gai honen inguruan agertu dituzten jarrera desberdinak ikusita, EAJri “bere jarrera argitzeko” eskatu dio. “Aldundiak dira zergen arloko erreformak egiteko eskumena dutenak eta lehendakariari zehaztasunak eskatzen dizkiote, baina lehendakariak ez dauka eskumenik”, aditzera eman du Lópezek eta aldundiei eta EAJri “beren jarrera argitzeko” eskatu die.

Sektore publikoan funtzionarioen soldatak gutxitzearen kontra gaurko antolatu den grebari dagokionez, lehendakariak “erabateko errespetua” agertu du, baina grebak “oso babes gutxi” lortu du, izan ere, langile publikoen desadostasuna "ulergarria” da, baina “derrigorrez egin behar dugu gure ongizate sistemak eta gizarte laguntzak mantendu nahi baditugu”. “Ez da grebak egiteko une egokia, laguntzeko unea da”, errepikatu du.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010.06.08)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-06-08n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria