Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

BLZ-k arreta emandakoen % 84,5 emakumezkoak dira, eta horietatik erdiari gizonezkoek eraso egin die

2014.eko azaroak 09
  • Guztira, 2.179 emakumeri eman zaie arreta Eusko Jaurlaritzak Euskadiko egoitza judizialetan eskaintzen duen zerbitzu integral eta doako honetan 2014ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte. Arreta jaso duten emakume horietatik 1.041 genero-indarkeriako biktimak izan dira.
  • Esku-hartze psikosozialeko unitateak, guztira, genero-indarkeriako 94 emakumezkori eman zien arreta eta Espetxetik Ateratzeagatiko Espetxetako Komunikazio-zerbitzuak indarkeria matxistako biktimak diren beste 74 emakumeri eman zien arreta.
  • Jaurlaritzak Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren aurrekontua % 45,6 handituko du eta bere plantilla 11 pertsonatik 16ra handituko du 2015ean.

Eusko Jaurlaritzako Biktimak Laguntzeko Zerbitzuak (BLZk), guztira, indarkeria-ekintzetako 2.473 biktimari eman die arreta urte honetako lehenengo bederatzi hilabeteetan. Horietako gehienak emakumezkoak dira, guztira, 2.179, hau da, % 84,5 eta horietatik % 48 genero-indarkeriaren biktimak dira. Horrela, Bilboko, Vitoria-Gasteizko, Donostiko eta Barakaldoko egoitza judizialetan dauden bulegoetan, guztira, 1.041 emakumeri eman zaie arreta.

Lurraldeka, Bizkaian egin dira genero-indarkeriako biktimak diren emakumeentzako arreta-kopuru gehien; jarraian, Araba dago eta, azkenik, Gipuzkoa, hurrenez hurren:

BLZ-N ARRETA EMAN ZAIEN BIKTIMAK

(2014ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte)

 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

TOTAL

Arreta eman zaien biktima guztiei

589

1.234

650

2.473

Arreta eman zaien emakumeak

535

1.044

600

2.179

Arreta eman zaien genero-indarkeria jasotako emakumeak

 

249

 

544

 

248

 

1.041

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak, Biktimak Laguntzeko Zerbitzuaren bidez, arreta berehala ematen duen esku-hartze psikosozialeko unitate bat bat jarri du biktima guztien eskura. BLZk 2014ko urtarrilaren eta irailaren artean, guztira, 201 emakumeri eman die arreta unitate honetan. Horietatik 94 genero-indarkeriaren biktimak dira: 

BLZ-KO UNITATE PSIKOSOZIALA

(2014ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte)

 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

TOTAL

Arreta eman zaien biktima guztiei

93

77

36

206

Arreta eman zaien emakumeak

92

76

33

201

Arreta eman zaien genero-indarkeria jasotako emakumeak

 

45

 

30

 

19

 

94

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Biktimak Laguntzeko Zerbitzuak Espetxetik ateratzeagatiko Espetxeetako Komunikaziotik ere arreta eman du 2014ko urtarrilaz geroztik. Zerbitzu honek biktimei erasotzailea espetxetik noiz aterako den jakinarazten die. Guztira 74 emakumeri eman zien arreta zerbitzu honek 2014ko urtarrilaren eta irailaren artean.

 

ESPETXETIK ATERATZEAGATIKO BLZ-REN ESPETXE-KOMUNIKAZIOAN ARRETA EMAN ZAIEN BIKTIMAK

(2014ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte)

 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

TOTAL

Arreta eman zaien biktima guztiei

37

93

8

138

Arreta eman zaien emakumeak

34

82

7

123

Arreta eman zaien genero-indarkeria jasotako emakumeak

 

28

 

42

 

4

 

74

 

BLZ INDARTZEA 2015EAN

Jaurlaritzak Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren aurrekontua % 45,6 handituko du eta 677.600 euroko aurrekontua izango du ondorioz. Horrez gain, plantilla 11 pertsonatik 16ra ere handituko du 2015ean.

BLZ Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen zerbitzu integral eta doako da. Zerbitzu hori delitu baten biktimak izan diren pertsona guztientzat da. Zerbitzua egoitza judizialetan eskaintzen da eta legelarien, gizarte langileen eta psikologoen hainbat diziplinatako taldek eskaintzen dute: 

  • Informazioa biktimentzat: biktimen eskubideei eta lege-prozedurei buruzko informazioa (erantzukizun zibila, doako laguntza juridikoa, zigor-ekintzak, laguntza ekonomikoak, baliabide sozialak, etab.).
  • Hasierako arreta zehatza: dagozkion izapideak egiaztatzea, kautela-neurriak, arazoari buruzko informazio zehatza, sare soziosanitariora bideratzea, familiarekin harremanetan jartzea, eta abar.
  • Etengabeko arreta: etengabeko informazioa, bilakaeraren jarraipena, arreta psikologikoa, baliabide sozialak bideratzea, epaiketatara eta deklarazioetara joaten laguntzea, eta abar.
  • Baliabideak abian jartzea bai indibidualak bai sozialak
  • Babesteko agindua duten biktimei arreta ematea: organo judizialen eta zerbitzu sozialen arte koordinazioa, biktimaren beharrak zein diren jakitea, epaitegia informatuta izatea etengabe.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)