Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Demokrazia eta herritarren partaidetzari buruzko Liburu Zuriari atxikita joango diren Tokiko Praktika Onak jasotzeko epea irekita dago

2014.eko azaroak 07

Euskadirentzat demokrazia eta herritarren partaidetzari buruzko Liburu Zuriari atxikita joango diren Tokiko Praktika Onak jasotzeko epea irekitzat ematen dugu. Badakigu ekinbide eta egitasmo asko daudela, gobernantza-eredu berritzailea garatzeko lanean ari direnak Euskadin, eta horiek Liburu Zurian jasotzea nahi dugu. Garrantzitsua delako nondik abiatzen garen jakitea, eta egindakoa eta egiten ari direna balioan jarri eta preziatzea.

BAINA hain arrakastatsuak ez diren esperientzia horiek ere jasotzea gustatuko litzaiguke.  

Partaidetzaren motxiletan daramatzagun zamak identifikatu nahi ditugulako. Gaitzusteaz, mesfidantzaz edo beldurraz hitz egiten dugunean esperientzia batzuetan oinarriturik egiten dugu, eta esperientzia horiek ez dira izan kontatu zizkigutenak, ahalegindu ginenak edo gure ustez izango zirenak bezalakoak. Ez baitago ikaskuntzarik errorerik gabe.

Zeren eta esperientzia bat ezagutzeko erarik onena hori protagonizatzen duten pertsonei galdetzea baita.

Informazio gehiago: Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria

Anima zaitez eta parte hartu

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko azaroak 16

    ¿Cuando acaba el plazo?

  • @SiiS_doc
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [LIBRO BLANCO DEMOCRACIA] Abierto plazo para recogida de Buenas Prácticas Locales para incorporar al Libro Blanco ➡ http://t.co

  • @aragonparticipa
    2014.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [LIBRO BLANCO DEMOCRACIA] Abierto plazo para recogida de Buenas Prácticas Locales para incorporar al Libro Blanco ➡ http://t.co

  • @Koldoberri
    2014.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [LIBRO BLANCO DEMOCRACIA] Abierto plazo para recogida de Buenas Prácticas Locales para incorporar al Libro Blanco ➡ http://t.co

Komunikabideek behera kargatzeko