Berriak Segurtasuna
Eu

Lurralde-antolamenduaren, urbanismoaren, ondare historikoaren eta ingurumenaren aurkako delituak aztertzen ari dira Arkauten

2014.eko azaroak 06
Adituak gaiak jorratzen ari dira 2014ko Parez pare polizientzako jardunaldietan
 
Lurralde-antolamenduaren, urbanismoaren, ondare historikoaren eta ingurumenaren aurkako delituei buruzko jardunaldia egin dute gaur Polizia eta Larrialdietako Euskadiko Akademian. Poliziaren arloko hainbat gairi buruzko trebakuntza berezia emateko 2014ko Parez pare polizientzako jardunaldien barruan izan da.
 
Jardunaldia akademiako ekitaldi-aretoan izan da, goizeko bederatzietan Arkauteko zuzendari Malentxo Arruabarrenak inauguratu ondoren. Arkauten 2014 osorako antolatu duten Parez pare polizientzako jardunaldien barruan egin dute. Hala, poliziaren arlorako interesgarriak diren gaiei buruzko trebakuntza emango dute.
 
Lehenik, «Lurralde-antolamenduaren aurkako delituen eta hirigintza-ustelkeriaren garrantzia kriminologikoa: erantzun juridiko-penala eta poliziaren jarduna» mahai-ingurua egin dute. Eztabaidan, María Acale Sánchez Cádizko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko katedradunak «Hirigintza-ustelkeria aztertzeko estrategiak: poliziaren jarduna, kontrol-ekintzak eta justizia-admistrazioaren erantzuna» hitzaldia eman du. Hurrengo hitzaldia, «Lurralde-antolamenduaren aurkako delituak: ikuspegi kriminologikoa, lege-erregulazioa eta indarrean dauden alternatibak», Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko katedradun Norberto de la Matak eman du.
 
Eguneko bigarren mahai-ingurua «Euskal Autonomia Erkidegoko ondare historikoaren eta ingurumenaren aurkako delinkuentzia: gertakariak, jarraipen-arazoak eta baldizko erantzunak» izan da. Mahai-inguru horren barruan, Josu Chueco Intxusta Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko irakasleak hirugarren hitzaldia eman du: «Euskal Autonomia Erkidegoko ondare historikoaren aurkako delikuentzia: zaintzeko eta babesteko beharrak». Azkenik, Gipuzkoako Ingurumen eta hirigintza saileko fiskal Marta Sánchez Reciok «Babestutako espezieen legez kanpoko trafikoa: alderdi juridiko-penalak eta prozesalak eta EAEko gertakariak» hitzaldia eman du.
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    Arkaute analiza los delitos contra la ordenación del territorio y el urbanismo, la protección del patrimonio... http://t.co/R4sCwvoTzM

Komunikabideek behera kargatzeko