Jon Darpón: «Osakidetzan beti eman zaie Hepatitis C-k zein beste edozein gaixotasunak jotako pazienteei une bakoitzean eskuragarri zegoen tratamendurik egokiena»
Osasuneko sailburua Legebiltzarrean egon da eta esan du Osakidetzak sendagai berriak biltzen jarraituko duela gaixoak tratatzeko, baldin eta medikuen irizpideak betetzen badituzte.
«Euskadin ez da egon, ez dago eta ez da egongo C hepatitisa edo beste edozer gaixotasun duen eta tratamendu egokiena jasotzeko aukera ez duen pertsonarik», esan du. Holako garbi hitz egin du gaur Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek Legebiltzarrean, C hepatitisaren aurka Euskadin egiten den tratamenduari buruz egin duen agerraldian.
Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendari Antonio Arraizarekin eta Osasun Saileko Farmaziako zuzendari Iñaki Betolazarekin batera, sailburuak gogorarazi du Euskadin une bakoitzean eskuragarri dauden sendagairik egokienak erabiltzen direla C hepatitisaren birusa duten gaixoak tratatzeko. «Osakidetzak urte asko darama C hepatitisa duten gaixoak tratatzen eta emaitzak onak izan dira», esan du.
Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendari Antonio Arraizak Osasuneko sailburuaren hitzak berretsi ditu, eta azaldu du Osakidetza irizpide profesionalen arabera araututa dagoela, ez irizpide politiko edo ekonomizisten arabera. Eta erantsi du, C hepatitisaren kasuan digestiboko eta gaixotasun infekziosoen adituek ezartzen dituztela irizpideak, diziplina anitzeko adituz osatutako batzorde batekin batera. Kasuak banaka aztertzen eta analizatzen dituzte. «Beti –baieztatu du- pazienteei tratamendurik egokiena ematen diegu, birus-genotipoa, gaixotasunaren fasearen, aurreko tratamenduekiko erantzuna eta kalte hepatikoaren larritasuna kontuan harturik».
Esan duenez, Osakidetzak urte hauetan guztietan bezala jarraituko du lanean: merkaturatzen dituzten sendagai berriak behar dituzten pertsonei eskainiz, irizpide medikoen eta zientifikoen arabera.
Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendariak Legebiltzarrean azaldu duenez, 2012. urtetik, Euskadin C hepatitisa duten 4.000 lagun artatu dituzte, eta aurten, tratamendu berriekin, adituen batzordeak kasu guztiak aztertu ditu. Batzorde horrek erabakitzen du zer sendagai erabili.
Bestalde, Osasun Saileko Farmaziako zuzendari Iñaki Betolazak azaldu du sendagaien bilakaera etengabea dela eta C hepatitisa tratatzeko sendagaiak berrien agerpenarekin aldatu ditugu. Hona hemen ordena kronologikoan: ribavirin, interferón, boceprevir, telaprevir eta simeprevir. Horiei guztiei sofosbuvir gehitu behar zaie. Osakidetzak duela zenbait hiletatik ematen du eta, azaroaren 1ean, Osasun Ministerioak sendagai hori Osasuneko Sistema Nazionalak finantzatzen dituenen artean sartu zuen. Horrenbestez, orain Osakidetzaren zerbitzu zorroan dago, beste bostak bezala.
Osasuneko arduradunek azpimarratu dute gaixo bakoitzak tratamendu berezia behar duela eta erabiltzen diren sendagai guztiek emaitza onak eman dituztela. Eta zientziak aurrera egin ahala, merkaturatzen dituzten sendagai berriak Osakidetzan erabiliko dira, azken urteetan gaixotasun guztiak tratatzeko sendagaiekin egin den bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 12a
-
2016-07-27
Y una castaña pilonga. A la mayoría de los afectados de hepatitis C OSAKIDETZA nos está tratando la medicamentos más baratos que en comunidades más pobres. Este tratamiento, que es el doble de largo (24 semanas), supone para los pacientes graves efectos secundarios. Así los pacientes suplimos con nuestros cuerpos el abaratamiento del tratamiento. En mi caso ha sido un desastre y quiero que lo sepan de primera mano. Tengo amigos en varias comunidades, que sin llevar 15 años como yo en el plan de tratamiento de la hepatitis C en OSAKIDETZA, ni estar en F4, les han suministrado Harvoni (12 semanas) sin ningún problema, según llegan al tratamiento. Esperaba que OSAKIDETZA me tratara como a los que viven en comunidades más pobres. Ellos no tienen dinero para hacer un estadio como San Mames, con unos baños que no los tienen los directivos en sus casas, con parte de dinero público, ni para organizar una carrera de Formula3 y descojonar todo Bilbao, parque árboles, etc. Sin embargo, a sus enfermos, les han tratado con las medicaciones más caras. Esto me recuerda a Valencia, donde los niños estudian en barracones, mientras tienen dinero para grandes fastos. Pienso que no hay comunidad peor para parecerse. Tendrán mis noticias, puesto que estoy remitiendo varios escritos, remitidos al comité de técnicos que han decidido sobre tratamientos, que espero les lleguen y por lo menos tengan la decencia de atenderme