Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaritzaren aurrekontua 5,1 milioi handiagoa izango da eta kopuru hori lankidetza eta berdintasun programak laguntzera bideratuko du

2014.eko azaroak 11
  • Aurrekontu berria 106,4 milioi eurokoa da eta funtzionamendu-gastu arrunten beherakada nabarmena dakar
  • Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren kontu-saila % 12,66 handiagoa izango da; alegia, 40 milioi euro kudeatuko ditu

Lehendakaritzaren datorren urterako aurreikusitako aurrekontua 106,4 milioikoa izango da, ekitaldi honetakoa baino 5,1 milioi handiagoa, beraz. Hazkunde horri dagokion zenbatekoa garapenerako lankidetzaren laguntzak eta planak indartzera bideratuko da (kontu-saila 4,5 milioi handiagoa izango da), hala nola Emakundek abiarazitako berdintasun-programetara (0,6 milioi euro gehiago).

Lehendakaritzaren idazkari Jesús Peña arduratu da euskal gobernuak onartutako 2015erako Aurrekontuen Lege-proiektuan aurreikusitako Jaurlaritzako Lehendakaritzaren kontuak Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontuen Batzordearen aurrean aurkezteaz.

Aurkezpenean lagun izan ditu Lehendakaritzaren arloetako arduradunak, Jonan Fernandez (Bakea eta Bizikidetza), Paul Ortega (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia), Izaskun Landaida (Emakunde) eta Mikel Antón (Kanpo Ekintzako arduradunaren izenean), kasu. Lehendakaritzako Idazkari Nagusiak gastuen atala aurkeztu du, baita Lehendakaritzaren kontu berrietan aurreikusitako aurrekontu-horniduren programakako banaketa ere.

Hala, datorren aurrekontuaren % 8,1 baizik ez da bideratuko funtzionamendu-gastu arruntetara; alegia, ekitaldi honen aldean, 428.400 euro gutxiago.

Gainera, Lehendakaritzak kudeatuko dituen 106,4 milioi horietatik 82 (% 77) Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren aurrekontuari (40 milioi), Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearenari (5 milioi) eta Berrikuntzarako Funtsarenari (37 milioi) dagozkie. Guztiek ere Lehendakaritzaren beraren egituraz kanpoko kudeaketa dute.

Elankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Aurrekontu berrietan, garapenerako lankidetzaren arloa da aurrekontua gehien hazi dena (% 12,66), eta aurten baino 4,5 milioi euro gehiago izango ditu. 

Datorren ekitaldirako aurreikusitako 40.026.830 euroek bide emango dute aurreko ekitaldietan onartutako eta egun gauzatze-fasean dauden laguntzen ondoriozko konpromisoak betetzeko eta Eusko Jaurlaritzak urtea amaitu aurretik onartuko duen 2013-1017 lau urteko Garapenerako Lankidetzaren Plan Gidaritik eratorritakoei ekiteko.

Emakunde

Emakunderi dagokionez, 0,6 milioi eurokoa izango da hazkundea. Hala, legegintzaldi honetarako aurreikusitako lan-ildoetan aurrera egiten jarraitu ahalko du, baita ildo horietakoren bat edo gehiago zabaldu ere.

Zehazki, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak abiarazitako hezkidetzako eta indarkeria prebenitzeko planaren barneko Nahiko edo Beldur Barik programak ikastetxeetan ezartzeko irakasleentzako prestakuntza- eta laguntza-programak indartuko dira.

Gainera, iaz hasitako sentsibilizazio-ekintzetako batzuetara ere hedatu ahalko da aurrekontu-igoera, hain juxtu, herritarrei, nagusiki, gazteei zuzendutakoetara. Horien bidez, balio aldaketa beharrezkoa gauzatu eta berdintasun handiagoko gizartera bidean –VI. Berdintasunerako Planaren ardatz estrategikoa– urrats gehiago eman ahalko dira.

Azkenik, hirugarren ildo bat ere indartuko da; hau da, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei erantzun integralaren hobekuntza. Zehazki, erantzun hori emateko ardura duten profesionalen prestakuntza-programak eta gaiarekin zerikusia duten erakundeen arteko koordinazioari lotutakoak indartuko dira. Azken kasu horretan, adierazleen sistema bat ezarriko da, indarreko programen eta zerbitzuen gaineko segimendua eta balorazioa egiteko.

Aurrekontuaren gastu programaren araberako banaketa honako hau da:

GASTU PROGRAMAK

2015. URTEA

2014. URTEA

 

ZENBATEKOA

ZENBATEKOA

1121  Egitura eta Laguntza

1311  Kanpo Harremanak

1312  Garapenerako Lankidetza

3221  Berdintasuna

4621  Justizia eta Giza Eskubideak

5414  Berrikuntza Funtsa

10,4     

7,6      

40,0    

5,0     

6,4    

37,0      

10,3      

7,6      

35,5    

4,4     

6,5     

37,0     

GUZTIRA MM

106,4   

101,3  

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko azaroak 15

    No descuiden el I+D+i. Sin ello el futuro es declinante.
    Es imprescindible una apuesta decidida, eficaz y eficiente en I+D+i que alimente una reindustrialización sana con proyección internacional y que soporte de un pujante sector servicios.
    Todo esto es necesario pero no suficiente. Habrá que abordar también el impacto social en puestos de trabajo que trae una mayor productividad basada en la automatización y la eficacia.
    Pero lo que es imprescindible es sembrar y cuidar de luego de eliminar las malas hierbas.

  • @jonbarrika
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Lehendakaritza ➡ 106,4 millones de euros ➡ http://t.co/8Z6X73beW1

  • @josebaeskide
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Lehendakaritza ➡ 106,4 millones de euros ➡ http://t.co/8Z6X73beW1

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Lehendakaritza ➡ 106,4 millones de euros ➡ http://t.co/8Z6X73beW1

  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaritza aumenta su presupuesto en 5,1 millones, que serán destinados a ayudas a la cooperación y a... http://t.co/oW4y1rru8O

Komunikabideek behera kargatzeko