Berriak Osasuna
Eu

Jaurlaritzaren Osasun sailak 3.390.458.000 € kudeatuko du euskal Sistema Sanitario Publikoari lehentasuna emanez

2014.eko azaroak 11
  • Egungo egoera ekonomikoan, hala ere, arretaren kalitatea bermatzearen aldeko apustua egin du, partidarik esanguratsuenei lehentasuna emanez, hala nola: Osakidetza, Osasun publikoa eta Ikerketa 
  • 1.565€ euro biztanleko gastua suposatzen dute aurrekontuok, alegia,  10 eurotik 7 gastu sozialera bideratzen duen Eusko Jaurlaritzaren partidarik handiena, pertsonekiko konpromisoaren adierazgarri

Euskal Sistema Sanitario Publikoa babestu eta egungo egoera ekonomikoan bere kalitatea bermatzea da Osasun Sailaren 2015. urterako 3.390.458.000 euroko aurrekontuaren helburu nagusia.  

Hala azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek Legebiltzarreko Ogasunaren Batzordean bere saileko aurrekontuak aurkeztu dituenean. Bere sailak bereganatzen du, hain zuzen, aurrekontu osoaren % 75a gastu sozialera bideratzen duenEusko Jaurlaritzaren partidarik handiena,   osasunaren arloan ere onura ugari dakarrena.    

PERTSONAK HELBURU DITUEN AURREKONTUA

Izan ere, Osasun Sailak duen aurrekontuak pertsonekiko duen konpromisoa sendotu egiten du, biztanleko 1.565 euroko gastuaz, hau da,  36 milioi eurotik gorako gehikuntza 2014ko aurrekontuarekin alderatuta. 

Euskal sistema sanitarioa finkatzen duten oinarrizko printzipioei (unibertsaltasuna, solidaritatea, ekitatea, kalitatea eta herritarren parte-hartzea) eutsi ahal izateko, Osakidetzan, Osasun Publikoan eta Ikerketan hazkunde ekonomikoei lehentasuna ematearen aldeko apustua egin du Jon Darponek zuzentzen duen Sailak, betiere, plan banatan islatzen diren hizkuntza-politikaren eta generoaren zeharkakotasun-ikuspuntua kontuan harturik. 

 OSAKIDETZA PUBLIKO, UNIBERTSAL ETA KALITATEZKOARI EUTSI 

Guztira, 2015garren urtean Osakidetzarako bideratuko den diru kopuruak % 2an egiten du gora 2014garren urtearekiko, guztira 2.557.827.400 eurotara helduz (2.511 milioi€ programa-kontratuan, eta 46.827.400€ inbertsiotan). 

Kopuru horretatik, ustiapen gastuak 2.511 milioi€ dira, horietatik % 69 Pertsonalaren gastuetara bideratzen delarik, zeina 31 milioi handitzen den (+% 1,8). Besteak beste, langile kopuruari eusteko, aldi baterako kontratazioa egonkortzeko, 2015eko Lan Eskaintza Publikoa egiteko, atzeratutako aparteko ordainsariaren % 25 berreskuratuz soldaten igoera gauzatzeko, profesionalen euskalduntzean sakontzeko… denak ere,  Osakidetzaren Zuzendaritzak Mahai Sektorialean luzatutako eskaintzak jasotzen dituen proposamenak, hain zuzen. Era berean, aurrekontuaren igoera honen beste xede bat itxaron zerrendak murriztea da, kirurgia arloko jardunaren % 3aren hazkundeak islatzen duenaren arabera.   

Gainerako lehentasunei dagokienez, Farmaziak % 4,4a egiten du gora -C hepatitisa eta minbizia tratatzeko medikamentuak barne-; eta inbertsioek ere %5,2an hazten, guztira 46.827.400 eurotara helduz. Azken kopuru hau honelaxe banatzen da, lurraldeka: % 13,9a Araban (Arabako Unibertsitate Ospitalea eta Amurrioko eta Kanpezuko osasun zentroak); % 52,4a Bizkaian (Urduliz Ospitalea, Basurto Unibertsitate Ospitalea, Gurutzeta Unibertsitate Ospitalea, eta Alonsotegiko, Zornotzako, Retuertoko, Karmeloko eta Miribillako  osasun zentroak); %20,5a Gipuzkoan (Donostiako Unibertsitate Ospitalea, Eibar Ospitalea, ESI Bidasoa, eta Alde Zaharreko eta Zestoako osasun zentroak); gainerakoa, Osakidetzaren Erakunde Nagusira bideratzen da, batetik, eta azken belaunaldiko tresneria (angiografoak, azeleragailu bat, X izpi digitalak…).erosi edota berritze aldera. 

OSASUN PUBLIKOA SEKTORE GUZTIETARA HEDATU  

Lehentasunezko beste eremu batzuei erreparatuta, Osasun Publikoan % 2,6ko igoera gertatzen da, honako helburuekin: 2013-2020 Osasun Planak ezarri bezala, osasuna prebenitzeko eta sustatzeko ekintzak areagotzeko; Adingabeak eta Alkohola ekimenaren neurriak bultzatzeko; haurrentzako txertoen egutegia mantentzeko; eta menpekotasunaren aurkako borroka edota elikagai-osasun Plana hobetzeko.  

IKERKETA BIZKORTU

Ikerketari ere bultzada handia ematen diote aurrekontuok, arlo honetako dirulaguntzak % 14,7 hazten direlarik; hortaz, 1,5 milioi euro dira guztira, besteak beste, Biodonostia, Biocruces eta Bioaraba sendotzeko.  

KONTSUMOBIDEK DIRULAGUNTZEI EUTSI

Bestalde, Kontsumoko Euskal Institutuak, Kontsumobidek, 6.647.000 euroko partida izango du, hau da, % 0,4 gehiago 2014koarekin alderatuta. Beraz, bai kontsumitzaileen elkarteei, bai eta kontsumitzaileei arreta eskeintzen dieten udal bulegoei ere zuzendutako dirulaguntzei eutsi egingo die. 

 

                 

ONDORIO GISA

 

Hala, eta Osasun Sailburu beraren esanetan, “hauxe da Jaurlaritzak eta bere Osasun Sailak Euskadiko Osasun Sistema babestu eta hobetzeko egiten duen apustu tinkoa: 

 

  • Pertsonei lehentasuna emanez, osasunaren alde pertsonako eta urteko 1.565 euroko gastua eginez.

 

  • Osasun publikoaren aldeko apustua sektore guztietara hedatuz, bereziki osasun desorekak saihestuz. 

 

  • Ikerketa bultzatuz. 

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    El departamento de Salud del Gobierno Vasco gestionará 3.390.458.000 € priorizando el Sistema Sanitario Público... http://t.co/h22CpVNtcy

  • @idoiagoiri1
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @eajpnvparlament: El departamento de Salud del Gobierno Vasco gestionará 3.390.458.000 € priorizando el Sistema Sanitario Público... ht…

  • @eajpnvparlament
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    El departamento de Salud del Gobierno Vasco gestionará 3.390.458.000 € priorizando el Sistema Sanitario Público... http://t.co/DlE6F8SnQT

  • @eajpnvparlament
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzaren Osasun sailak 3.390.458.000 € kudeatuko du euskal Sistema Sanitario Publikoari lehentasuna emanez http://t.co/gzpw1jgXCY

  • @jmirandacuellar
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Salud ➡ 3.390,4 millones de euros ➡ http://t.co/K54kM1Omxe

  • @jonbarrika
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Salud ➡ 3.390,4 millones de euros ➡ http://t.co/K54kM1Omxe

  • @aitzibersanroma
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Salud ➡ 3.390,4 millones de euros ➡ http://t.co/K54kM1Omxe

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)