Elkarlan Sariak
Berriak Segurtasuna
qrcode

Segurtasun Sailaren aurrekontuak 250 ertzaineko promozio berriaren, ibilgailuen parkea berritzearen, uniformetasuna osatzearen eta euskara sustatzearen aldeko apustua egiten du

2014-11-10

Proiektuaren gastua 3,1 milioikoa izango da, eta proiektu honen bidez, 120 ertzainek prestakuntza jasoko dute eta 250 agente gehiago hautatzeko eta prestatzeko beste prozesu bat hasiko da

2015ko aurrekontu-proiektua aurkeztu du gaur Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Eusko Legebiltzarrean, Segurtasun sailburuorde Josu Zubiagarekin, Administrazio eta Zerbitzu sailburuorde Iñaki Gurtubayrekin, Polizia eta Larrialdi Zerbitzuen Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenarekin eta Kudeaketa Ekonomikoko eta Baliabide Orokorren zuzendari Guadalupe Caminorekin batera. Orotara, 616.729.000 milioi eurokoa izango da 2015eko aurrekontua, iazkoa baino % 1,3 handiagoa.

Hurrengo urterako nobedadeen artean, XXIV. promozioko 120 ertzainek Arkauteko Akademian prestakuntza jasotzeko zenbatekoa nabarmentzen da. Zenbateko horrek beste hautatze-prozesu bat egiteko eta 2015. urtearen hasieratik amaierara arte beste 250 ertzainek jasoko duten prestakuntza-ikastaroa egiteko ere balioko du. 250 ertzain horiek, hain zuzen, XXV. promozioa osatuko dute. 2015ko gastua, guztira, 3,1 milioi eurokoa izango da.

«Ertzaintzarako sarbide-deialdiak 2015. urtean 250 plaza izateko sustapena egitea erantzukizun politikoarekin eta kudeaketa-erantzukizunarekin jardutea dela uste dugu. Horrela, behar den kopurura gerturatuko baikara”, esan du Segurtasuneko sailburuak. Horrez gain, ertzainen adinaren batez bestekoa 46 urtekoa dela gogorarazi du sailburuak.» 

Ertzaintzako plantilla estaltzeko bideratutako gastuaz gain, aurrekontu-proiektuko zenbateko nagusia pertsonalaren gastuen kapitulurako da. Kapitulu horretarako 473,9 milioiko partida bat egongo da eta 8.650 pertsonen ordainsariak ordaintzeko izango da. Pertsonal hori ertzainek, funtzionarioek eta Segurtasun Saileko langileek osatzen dute. 

Funtzionamendu-gastuen kapitulurako partida 103,3 milioikoa izango da eta poliziaren ibilgailuen parkerako, uniformetasunerako, Ertzaintzako polizia-zenbatekorako, mantentzerako eta informatikako nahiz telekomunikazioko sistemetarako izango da, baita helikopteroetarako eta Polizia Zientifikoaren Unitatearen eguneroko lanerako tresneriarako ere.

Inbertsio berrietarako aurrekontua 17,7 milioikoa izango da eta hiru kontzeptu garrantzitsu sartzen dira bertan:

- Ibilgailuen parkea: 3 milioiko patruila-ibilgailu berriak erostea.

- Adibidez, zaharberritze- eta egokitze-obrak egitea.

             Erandioko krisi-aretoa, aginte- eta kontrola-zentroa berritzea.

             Azkoitiko komisariako klimatizazioa aldatzea

             Ondarretako komisariako espazio funtzionala handitzea

             Tolosako Oria komisariako espazioak egokitzea.

- 5,8 milioiko informatikako eta telekomunikazioko garapenak ezartzea.

Segurtasun Saileko titularrak poliziaren eguneroko lanari lotutako hainbat gastuen atalak azpimarratu ditu, bereziki, aurrekontuen aurkezpenean.

Zehazki, jantzietarako eta uniformeetarako 4,9 milioi euroko partida global bat dagoela aipatu du. Herritarren segurtasunerako bi piezako uniformea (jaka eta jantzi polarra) Ertzaintza guztian banatzeko, partida horretako 1,6 milioi bideratuko dira. Bi pieza horiek banatuta, erakunde guztiari oinarrizko uniformetasuna entregatzeko prozesua amaituko da. Era berean, motorzaleen eta istiluen aurka aritzen diren ertzainen kaskoak berritzeko 672.000 euroko beste partida bat jasotzen da. Halaber, aurrekontuan 1,5 milioiko bi zenbateko eta 200.000 euroko beste batzuk daude, lehergaien unitaterako, Gai Nuklearren, Erradiologikoen, Biologikoen eta Kimikoen (NEBK) unitaterako, Zaintza eta Erreskateko eta Brigada Mugikorreko unitateetarako material berezia erosteko aurreikuspena egin baita.

Ibilgailu eta helikoptero berriak

Ibilgailuen parkea berritzea 2015ko aurrekontu-proiektuan jasotzen den alderdietako bat da, Berrikuntza hori, alde batetik, patruila-autoak erosita egingo da. Hiru milioi euroko partida bat kontzeptu horretarako bideratuko da eta, bestetik, inolako bereizgarririk ez duten ia 600 ibilgailuren alokairu-kontratua amaituko denez, Ertzaintzak 2015. urteko abenduan estreinatzeko 600 ibilgailu berri izango ditu. Ibilgailu horiek polizia-zerbitzurako erabiliko dira, baita erosiko direnak ere.

Bestetik, Segurtasun Saila renting bidez edo antzeko sistema baten bidez, Zaintza eta Erreskateko Unitaterako helikoptero berri bat erosteko oinarri teknikoak ari da lantzen. Horretarako, 300.000 euroko partida bat aurreikusten da 2015eko ordainketa-krediturako eta hurrengo urteetako konpromiso-kredituetarako.

Aurrekontuko beste alderdi nagusietako bat informatikarako eta telekomunikazioetarako zenbatekoa da. Izan ere, 2015. urtean 32,9 milioi eurokoa izango da.

Atal horretan, segurtasunerako eta larrialdietarako irrati-sare mugikorra sartzen da, baita Ertzaintzako sistema informatikoak ere. Zehazki, 2015ean 650.000 euroko partida bat Segurtasun Saileko zentro guztietako 2.500 ekipamendu ordezteko eta 1,5eko beste partida bat routerrak eta kommutadoreak aldatzeko bideratuko dira, segurtasuneko softwarearen eguneratzea ere egingo da azken partida horrekin. Zenbateko hori hurrengo urterako milioi bat euroko konpromiso-kredituekin estaltzea aurreikusi da.

Herritarrentzako arreta elebiduna hobetzea 

EAEko herritarrei eskaintzen zaien zerbitzu elebiduna hobetzea da Segurtasun Sailaren beste apustuetako bat. Hori Ertzaintzako Euskararen Erabileraren Lehenengo Normalkuntza Plan berriaren bidez egingo da. Horretarako, euskara sustatzera bideratzen den aurrekontu-proiektuko zenbatekoa handitu da, eta, hala, 1.027.817 eurokoa izango da zenbateko hori.

Zenbateko horretatik 531.817 euro euskarako eskolak emango dituzten irakasleei ordaintzeko inbertituko dira, baita hurrengo plana egingo duten normalkuntza-teknikariei ordaintzeko ere. Horrez gain, 75.000 euroko zenbatekoa aurreikusten da lanetik kanpoko ordutegian euskara-matrikulazioen diru-laguntzetarako. 291.000 euroko kopurua, berriz, Ertzaintzarako «Trebakuntzako» programa aitzindari baterako eta polizia-terminologiarekin eta polizia-dokumentazioaren estandarizazioarekin zerikusia duten eginkizunetarako izango da.

Euskarako planaren berria emateak eta lana euskaraz egingo dutenentzako tresna informatiko espezifikoak ezartzeak 120.000 euroko inbertsioa egitea esan nahi du.

Gainera, 2015eko ekitaldirako 11,7 milioiko zenbatekoa bideratuko da Trafikoko zuzendaritzarako, 7,5 milioiko zenbatekoa Larrialdien eta Meteorologiaren Arreta Zuzendaritzarako, 1,8 milioiko zenbatekoa Jokoa eta Ikuskizuna atalerako eta 5,2 milioiko zenbatekoa hauteskunde-prozesuetarako.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @jonbarrika
    2014-11-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Seguridad ➡ 616,7 millones de euros ➡ http://t.co/UDJJuVMUIN

  • Argazkia SN Robot
    @rgartzia
    2014-11-11

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Seguridad apuesta en su presupuesto por una nueva promoción de 250 ertzainas, la renovación... http://t.co/wNqRur7ZSF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)