Berriak Segurtasuna
Eu

Bartzelonako aldundiko ordezkaritza batek Ertzaintzari bisita egin dio

2014.eko azaroak 05
EAEko aldundietako egoitzetako segurtasun-sistemak aztertzeko eta foru-polizien zeregina jakiteko
 
Bartzelonako aldundiko ordezkaritza bat EAEra etorri da egun batzuetarako; horrela, EAEko hiru lurraldeetako foru-aldundietako egoitzetako segurtasun-sistemak bertatik bertara ezagutuko baitituzte. Era berean, Bartzelonako erakundeko ordezkariak foru-poliziek eskaintzen duten zerbitzuarekiko interesa azaldu dute, baita Ertzaintzan integratzean izan duten izatasunarekiko ere.

Kataluniako ordezkaritza horretako buru Bartzelonako Diputazioko Ogasun, Barne-baliabide eta Teknologia berrien aldundiko lehendakari Carles Rossinyol i Vidal izan da, eta ordezkaritza hori osatu dute segurtasun-arloko eta koordinazio nagusiko arduradunek. Euskal poliziako buruekin elkarrizketak izan dituzte atzo eta gaur. Poliziako buru horien artean Ertzaintzako zuzendaria eta burua, Arabako miñoien ataletako eta Gipuzkoako foru-polizien buruak izan dira.

Kataluniako ordezkariek Ertzaintzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundietan ezarritako segurtasun-sistemak eta prozedurak zehaztasunez ezagutu dituzte, baita foru-polizien atalek Ertzaintzaren barnean duten eginkizuna eta dauden koordinazio-sistemak ere. Foru-polizien aginteek hiru aldundietako zerbitzu bakoitzeko antolamendu, funtzio eta garapen bereiziak azaldu dizkiete.

Topaketa hau Ertzaintzako Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Zerbitzuak erakundeen arteko antolatu du.

 
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    Una delegación de la Diputación de Barcelona visita a la #Ertzaintza http://t.co/9kgNIjAkeE

Komunikabideek behera kargatzeko