Berriak Osasuna
Eu

Sindikatuek Osakidetzan azaroaren 6an deitutako lanuztearen intzidentziaren behin betiko datuak

2014.eko azaroak 06

Osakidetzako langileen %94,4a beren lanpostuetara joan dira normaltasunez

Sindikatuek Osakidetzan deitutako lau orduko lanuztearen bi txanden jarraipena zenbatu ondoren, parte-hartzea % 5,6 (e)koa izan da.

Hala, bi txandetan lan egin behar zuten 20.625 pertsonetatik, 19.402 beren lanpostuetara joan dira eta 1.223 berriz, ez.

Profesional kategoria ezberdinak direla eta, medikuen artean %2,3 lanuztetan parte hartu du, %5,6 erizainen artean eta beste kategorietan parte hartzea 8,2% koa izan da

Hona hemen grebaren intzidentzia lurraldeka:

  • Araba: % 5
  • Bizkaia: % 6,8
  • Gipuzkoa: % 3,9

Osakidetzako Zuzendaritzak, arratsaldean berriro ere gogoratu egin du “lanpostu gehiago sortzea proposatu egin dugu eta sindidikatuek, jakin badakite Eusko Jaurlaritza osoa ahalegin handia egiten ari dela enplegu publikoari eusteko. Gure aldetik, sindikatuekin akordioak lortzeko prest gaude eta hori horrela, beste Sektore Mahai bat deituko dugu azaroan, ezberdintasunak gainditu eta Osakidetza hobetzen jarraitzeko aukera emango duen akordio bat lortzeko”. Bestalde ere, herritarrei barkamenak eskatu die eta lanuztera bildu ez diren profesionalei ere eskerrona eman die osasun sistema publikoarekiko erakutsi duten konpromezuagatik. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José María Armentia