Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ingurumen eta Lurralde Politikako 2015eko aurrekontua 668,3 milioi eurokoa da, iazkoa baino % 2,3 gehiago

2014.eko azaroak 10
  • 480 milioi euro bideratuko ditu trenbide-azpiegituretara: Euskal Y-a, trenbide-, tranbia- eta metro-sare propioa
  •  62,5 milioi euro bideratuko ditu ingurumenaren eta uren arloetara, eta jarduerak egingo ditu Urumean, Nerbioi eta Nerbioi Goienetan, Gasteizko ibaietan, Gobelan eta Busturialdean
  •  3,8 milioi bideratuko ditu lurralde eta paisaiaren antolamendura
  • 3,5 milioi euro emango ditu ekosistemak kontserbatzeko, eta 6,4 milioi euro ingurumen-arloko erantzunkidetasun publiko-pribatu eta herritarrenerako.
  • 15,6 milioi ditu euskal titulartasuneko portuetan mantentze- eta hobekuntza-lanak zein jarduketak egiteko.
  • Garraio-intermodalitatea eta Arasurko plataforma logistikoak sustatuko ditu 

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 668.295.000 euro izango ditu datorren urtean, Ana Oregi sailburuak gaur goizean Eusko Legebiltzarrean aurkezturiko aurrekontuaren arabera.  Iaz baino % 2,3 handiagoa da zenbateko hori. «Aurrekontuen ehuneko laurogei baino gehiago herrialdea ekonomikoki garatzeko inbertsioak dira», esan du Oregik. Sailak egingo duen inbertsio horren bidez ingurumenean sakon jardun nahi du, paisaia, klima-aldaketaren efektuak txikitzeko eta arintzeko. Horretarako hainbat arlotako ekintzak gauzatuko dituzte: uraren arloan, batez ere, uholdeak saihesteko; pertsonen eta salgaien garraio jasangarriaren arloan eta lurralde politika orekatuaren arloan». Aurrekontu-programen artean, euskal trenbide-sare berriari (Y) dagokionak izango du inbertsio handiena (350.530.100 euro; aurrekontuaren % 52,5 alegia); ondoren Trenbide Garraioaren Azpiegitura eta Kudeaketari dagokiona dator (221.626.577 euro), % 3,9 handituta.

Plangintza eta Administrazio Hidraulikoak 35.900.000 euro izango ditu (+ % 19,5); Portuek 15.637.995 euro (+% 1); Ingurumen Babesak 26.563.808 euro (+ % 0,2); Ingurumen eta Lurralde Politikaren egiturak eta laguntzak 7.542.514 euro (- % 1); Lurralde Antolamenduak 3.824.820 euro (-% 0,3) eta Garraio Plangintzak 6.669.186 euro (+% 11,8).

Lurralde plangintzan, 3,8 milioi bideratuko dituzte lurraldearen antolamendua, paisaia eta lurralde-informazioa kudeatzeko tresnetara: azterlanetara, 1.578 mila euro; Euskal Hiria XIV. Biltzarrera, 50 mila euro; Inbentarioetara eta Udalplanera, 36.587 euro; eta paisaiaren sustapenera, 371.000 euro.

Pasaiako badia leheneratzera 588 mila euro bideratuko dira eta Trintxerpe-Herrerako estazioaren loturan, saneamenduan eta hitzarmen markoaren beste ekintza batzuetan inbertituko dira.

2015. urtean, 62.463 mila euro bideratuko dira ingurumen politika garatzera. Helburuak ekosistemen-kontserbazioa, ingurumen-kalitatea hobetzea, baliabideen eta hondakinen kudeaketa jasangarria arlo publiko-pribatuaren eta herritarren arteko erantzukidetasuna eta Ingurumen administrazioaren azkartzea eta sinplifikatzea izango dira.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak laguntza hauek emango ditu: klima-aldaketarekin lotutako I+G proiektuak (200 mila euro), Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzeko jarduerak (663 mila euro), Txingudiko badia lehengoratzeko eta Hendaia eta Hondarribia arteko bizikleta-lotura egiteko gidaplana (600 mila euro 2015ean).

Uraren Euskal Agentziak 35,9 milioi euroko gastua aurreikusi du. Uholdeak saihesteko jarduerak egingo ditu Urumearen arroan, Nerbioi ibaian Basaurin eta Galdakaon, Goi Nerbioiren inguruan eta Gobela ibaian Getxon. Bestalde, Urdaibaiko saneamendurako, Antzuolako kolektorerako, Oiongo saneamendurako eta arazketarako eta EAEko hornidurarako jarduerak antolatuko ditu.

Hondakin Ez Arriskutsuak Kudeatzeko Plana 2020ko ekintzek ere baliabideak eta hondakinak jasangarritasunez kudeatzea eskatzen dute, eta 608,1 mila euro bideratuko zaizkie. Arlo publiko-pribatuaren eta herritarren arteko erantzukidetasunak 6 milioi euro jasoko ditu, udalentzako diru-laguntzetarako 2,3 milioi eurorekin (airearen kalitatea, zaratak, lurzoru kutsatuak, klima-aldaketa eta biodertsibitatea) eta Eskola Agenda 21erako 780 mila eurorekin.

Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak 7,2 milioi euroko aurrekontua izango du 2015ean, hauek burutzeko: industria-isurpenen zuzentarauaren esparru berrira egokitzea, ekodiseinua, Udalsarea 21, ekoeraginkortasuna euskal enpresan programa eta erosketa publiko berdea.

 

Garraioa

Oregik pertsonen eta salgaien garraio jasangarriaren intermodalitatea defendatu du, eta Bruselak EAEko trenbide sare berria lehentasunezkotzat jo duela nabarmendu du. Helburu hori lortzeko Gasteiz-Forondako aireportuari 24 orduko jarduera eta mugako ikerketa postua itzuli beharko zaio, eta Bilboko, Pasaiako eta Bermeoko portuetara ondo lotutako plataforma logistikoak sortu beharko dira. Basque Country Logistics markak ahalegin guztiak biltzen ditu, eta portuetako agintariekin eta merkataritza-ganberekin batera nazioartean bultzatzen ditugu.

Garraio-programen aurrekontua 594,5 milioi eurokoa da. Euskal trenbide-sare berriak, kudeaketa-kredituei dagokienez, aurrekontu osoaren % 52,5 hartuko du; Trenbide Garraioaren Azpiegiturak eta Kudeaketak % 33,2; portuek % 2,3, eta Garraio Plangintzak % 1.

Trenbideei eskainitako programak hiru milioi bideratuko dizkio Arasur trenbide terminalari, 381 mila euro Trintxerpe-Herrerako estazioari eta 500 mila Elgoibarko trenbide mugaren iragazkortasuna bermatzeko.

Euskotrenbideak erakundeak 100 milioi euro ditu sare propioa ustiatzeko: trenbideetarako partidak (87,2 milioi euro), Bilboko Trenbide Metropolitarra (60,4 milioi euro), Y trenbide-sare berria (11,2 milioi euro, bere finantzaketa propioari dagokionez), eta kudeaketa-kredituak, kupo bidezko deskontuak eginda (350,5 milioi euro). 

Halaber, Euskal Trenbide Sareak 158,3 milioiko aurrekontua du Durangoko obretarako, 3. linearako, Artxandako tunelerako, Herrera-Altza, Loiola-Herrera, Loiolako estaziorako, Zugastieta eta Muxika arteko trenbidea konpontzeko, Donostialdeko azterlanetarako eta Arasoko tailer berriak hornitzeko.

Portu-azpiegiturei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak 13,4 milioi euro inbertituko ditu euskal portuetako arrantza-, merkataritza- eta kirol-azpiegiturak mantentzen eta hobetzen. 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jmirandacuellar
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Medio Ambiente y Política Territorial ➡ 668,3 millones de euros ➡ http://t.co/kXrAwLx3va

  • @jonbarrika
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Hacienda y Finanzas ➡ 97,6 millones de euros ➡ http://t.co/3r6JR5IjIr http://t.co/ZAjMNriKxk

  • @jonbarrika
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Medio Ambiente y Política Territorial ➡ 668,3 millones de euros ➡ http://t.co/kXrAwLx3va

  • @aitzibersanroma
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Medio Ambiente y Política Territorial ➡ 668,3 millones de euros ➡ http://t.co/kXrAwLx3va

  • @aitzibersanroma
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Hacienda y Finanzas ➡ 97,6 millones de euros ➡ http://t.co/3r6JR5IjIr http://t.co/ZAjMNriKxk

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Hacienda y Finanzas ➡ 97,6 millones de euros ➡ http://t.co/3r6JR5IjIr http://t.co/ZAjMNriKxk

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Medio Ambiente y Política Territorial ➡ 668,3 millones de euros ➡ http://t.co/kXrAwLx3va

  • @MailVerde
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    Presupuesto de #MedioAmbiente y Política Territorial para 2015, 668,3millones de €, un 2,3% más que el pasado año http://t.co/Mv11oSnzcC

  • @ingurucom
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    Presupuesto de #MedioAmbiente y Política Territorial para 2015, 668,3millones de €, un 2,3% más que el pasado año http://t.co/7XUfmcAflv

  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Hacienda y Finanzas ➡ 97,6 millones de euros ➡ http://t.co/3r6JR5IjIr http://t.co/ZAjMNriKxk

  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#PRESUPUESTOS2015] Medio Ambiente y Política Territorial ➡ 668,3 millones de euros ➡ http://t.co/kXrAwLx3va

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)