Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Neiker-Tecnalia estrategia berriak ikertzen ari da mahastizaintzan fitosanitario gutxiago erabiltzeko

2014.eko azaroak 05

Proiektu honen bidez fitosanitarioek mahatsean, muztioan eta ardoan uzten dituzten hondakinak ikertuko dira. Helburua da mildiuaren eta oidioaren aurka borrokatzea, ohiko pestizida gutxiago erabilita.

Mahastizaintzan produktu fitosanitario gutxiago erabiltzea da NEIKER-Tecnalia (Nekazaritzaren Ikerketarako eta Garapenerako Euskal Institutua) datozen hiru urteetan garatuko den proiektuaren helburua. Ekimenaren helburua da erakustea posible dela mildiu eta oidioa mahastietan kalteak eragiten dituzten patologia nagusien tratamenduan fitosanitario gutxiago aplikatzea. Produktu horien erabilera murriztea oso garrantzitsua da ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspuntutik. Proiektua FITOVID deitzen da, eta Europako Batzordearen LIFE programaren zati bat da. NEIKER-Tecnaliak bazkide koordinatzaile lanetan dihardu, eta beste bazkideak hauek dira; AZTI, Tecnalia Research & Innovation, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.

NEIKER-Tecnaliako ikertzaileen asmoa da erakustea, beste aldagai batzuen artetik, nola nekazariek erabili ohi dituzten fitosanitarioak berdin-berdin eraginkorrak izan daitezkeen kantitate gutxiagoan erabilita ere. Horretarako, beharrezkoa da mildiuaren eta oidioaren mikroorganismo eragileak maneiatu, kontrolatu eta haien kontra egiteko estrategia berriak probatzea eta ebaluatzea. Teknikariek erakutsi nahi dute posible dela patologia horien aurka egitea fitosanitarioen kantitate optimoa baino ez erabilita, kantitate hori mahastia dagoen Euskal Herriko zonalde geografikoaren arabera aldatuko delarik. Zehazki, ikerketa Arabako Errioxako eta Txakolinaren zonalde agroklimatikoetan egingo da.

Ohiko pestizidek duten arazo bat mahatsean eta, beraz, muztioan eta ardoan ere uzten dituzten hondakinak dira. Adituek fitosanitarioen gai aktiboek utzitako hondakinak neurtuko dituzte, eta erakutsiko dute nola aldatzen den hondakin horien presentzia ingurumenean zein lortutako produktuaren hainbat ataletan, mildiua eta oidioa tratatzeko erabilitako estrategien arabera, bai eta gizakien osasunean izan dezakeen ondorioa ere. Era berean, "zero hondakinekoak" izenez ezagutzen diren fitosanitarioen erabilera ebaluatuko da, ohiko produktuen erabilerarako alternatiba gisa.

Onddoa garaiz detektatzea

Bi gaixotasunak kontrolatzeko estrategiak onddoaren garaiz eta era lokalizatutan detektatzeko tresna teknologikoetan oinarrituta ezarriko dira. Teknologia berriek gaixotasunaren presentzia antzematea ahalbidetzen dute, baita sintoma ikusgarriak agertu baino lehen ere. Detekzio azkar horrek fitosanitarioak aplikatzeko unerik egokienak zehaztasun handiagoz aukeratzeko bidea ematen du.

Ikerketaren emaitza guztiak mahats ekoizleei aurkeztuko zaizkie esperimentatzeko eta erakusteko egingo diren hainbat saiakuntzatan. Proiektua Pestiziden Erabilera Iraunkorrari buruzko 2009/128/CE direktiba kontuan hartuta planteatu da, izan ere, direktiba horrek izurriteei aurka egiteko erabiltzen diren produktuen erabilera iraunkorra lortzeko esparru bat ezartzen du. Direktibak eta LIFE FITOVID proiektuak berak pestiziden erabilerak gizakien osasunean eta ingurumenean eragiten dituzten arriskuak eta ondorioak murriztea bilatzen dute. Beste helburu batzuk dira izurriteen kudeaketa bateratua bultzatzea eta ohiko pestizida kimikoetarako alternatiben erabilera sustatzea.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GPdMG
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @aitordelavilla: Neiker-Tecnalia investiga nuevas estrategias para reducir el uso de fitosanitarios en viticultura. http://t.co/HPQ8lYqF

  • @JesuaSantamaria
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @aitordelavilla: Neiker-Tecnalia investiga nuevas estrategias para reducir el uso de fitosanitarios en viticultura. http://t.co/HPQ8lYqF

  • @nmelg
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @aitordelavilla: Neiker-Tecnalia investiga nuevas estrategias para reducir el uso de fitosanitarios en viticultura. http://t.co/HPQ8lYqF

  • @aitordelavilla
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Neiker-Tecnalia investiga nuevas estrategias para reducir el uso de fitosanitarios en viticultura. http://t.co/HPQ8lYqFlp

  • @aitordelavilla
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Neiker-Tecnalia estrategia berriak ikertzen ari da mahastizaintzan fitosanitario gutxiago erabiltzeko. http://t.co/6RxGNGG45n

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)