Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Nazioarteko Trenbide Batasuneko (UIC) zuzendaritza taldeko kideen iritziz, euskal trenbide sare berria lehentasunezkoa da Europako igarobide atlantikoaren barruan

2014.eko azaroak 05
  • UIC-ko Abiadura Handiko eta Intercitietako Batzorde Zientifikoen eta Teknikoen Jardunaldietan Euskal Y-aren obren aurrerapenak egiaztatu ahal izan dituzte, Antonio Aiz Garraio Sailburuordearekin batera

 

 UIC-ko arduradun nagusien iritziz, euskal trenbide sare berriak, Euskal “Y”-ak, igarobide atlantikoaren barruan betetzen duen tokia lehentasunezkoa da. “Hori da Abiadura Handiari eta Intercitiei buruzko Jardunaldietan Bilbon elkartu diren mundu osoko tren konpainia nagusietako zuzendaritza taldeetako 50 pertsonak osatutako lan taldearen ondorio nagusietakoa”, adierazi du Antonio Aizek, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak. 

Guztiek ere, Bergaran egiten ari diren Euskal Y-aren lanetara egin den bisitan hartu du parte. Bisita horrek amaiera eman die, 2015ean Tokion egingo den Mundu Mailako Kongresuaren aurrekari izan diren Bilbon egindako UIC-ko Abiadura Handiko eta Intercitietako Batzorde Zientifikoen eta Teknikoen Jardunaldiei. 

Aizek aurkeztu dituen obretara egindako bisitan Manuel Niño Espainiako Gobernuko Azpiegitura Idazkari Nagusiak, Adif eta ETS kudeatzaileen zuzendaritza taldeetako kideek eta UIC-ko berrogeita hamar kidek hartu dute parte. Azken horien buru, Iñaki Barrón Abiadura Handiko Zuzendaria, Michel Lebouef Abiadura Handiko taldearen presidentea eta Norman Forde taldearen presidenteordea eta Apta-USA-ko kidea izan dira. Atzo arratsaldean Urkullu Lehendakariak harrera eskaini zien. 

Gaur goizean Euskal Y-aren Gipuzkoako adarraren eraikuntza lanen aurrerapenak egiaztatu ahal izan dituzte. Bost zati amaiturik daude, eta beste lau amaieratik gertu. Aukeratutako Bergara-Bergara zatiak Gipuzkoako bide-zubi garaiena du. Erdialdean duen gehieneko altuera 91 metrokoa da, eta 900 metroko luzera du, ezinbestekoa AP-1 autopista, Gipuzkoa Arabarekin lotzen duen errepide nazionala eta Deba ibaia gainditzeko. 

Une honetan posible da zatiaren hasieratik –bertan bat egingo da Bergarako korapiloarekin edo trukagunearekin– Antzuola ingururaino joatea. 7,5 kilometro dira. Gipuzkoan amaiturik dauden bost zatiei, Arabako eta Bizkaiko adarretan amaituta dauden beste zazpi gehitu behar zaizkie (Adif-ek egindakoak). 

Abiadura Handiko mundu mailako aditu nagusiek, Azpeitian dagoen Burdinbidearen Euskal Museoari egindako bisitarekin eman diote amaiera Euskadin egin duten egonaldiari.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Michel Leboeuf, Iñaki Barrón. Norman Forde, Kelly Anne Gallagher, Manuel Niño, Clara Zamorano