Berriak Segurtasuna

Segurtasun Sailak arro hidrografiko uraldien jarraipena egiteko tresna bat jarri du herritarren eskura

2014-11-04

Produktu berria Euskalmeten webgunean eskura daiteke

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak produktu berri bat jarri du Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziaren webgunean (www.euskalmet.euskadi.net). Produktu horren bidez ibaien arroei buruzko informazioa eskura daiteke «Uholdeen zainketa» izeneko atalean.

Euskalmetek sortutako produktu berri hau URA Uraren Euskal Agentziaren, Foru Aldundien, EAEko udalen eta Ur-partzuergoaren lankidetzarekin egin da.

“Uholdeen zainketa” atalean sartzen diren erabiltzaileek EAEko ibaien arro nagusien egoera ikusi ahal izango dute, baita ur-emaria neurtzeko estazio eta estazio publiometriko garrantzitsuenak ere. Horrez gain, ibaiek zein maila duten eta plubiometria-datuek zein maila duten ere denbora errealean jakin daiteke (hamar minutuan behin eguneratzeko programatuta baitago). Hori guztia abisu horiko, alerta laranjako eta alarma gorriko mailak dituzten grafikoen bidez adierazten da.

Maila horiak uraren geruzaren altuera adierazten du, eta maila horretatik aurrera, ibaiaren jarraipen aktiboa egin behar da; hala ere, ordura arte ez da kalte handirik sortu maila horretan. Alerta laranjako mailak gune horretan kalteak has daitezkeela, ibaiak gainezka egin dezakeela, errepideak mozten has daitezkeela edo gorabehera txikiak egon daitezkeela adierazten du. Alarma gorriko mailak, azkenik, esan nahi du grafikoan adierazten den mailak arazo handiak edo orokorrak sortzen dituela.

Tresna honen bidez, erabiltzaile bakoitzak bere guneko ur-emarien estazioak ikusi ahal izango ditu eta estazio horiek erreferentzia gisa erabili beharko ditu. Horrez gain, maila partikularrean estazio horietako zein baliok eragin diezaioketen ezarri beharko du erabiltzaileak.

Era berean, eta informazio guztia osatzeko, erabiltzaileek hautatutako ibaien arroei dagozkien estazio meteorologikoetako eguneroko buletinak kontsultatu ahal izango dituzte.

Estazio horiek datu hauek ematen dituzte: tenperatura, haizea, hezetasun-maila eta ibaien mailak.

 

Uholde-arriskuaren eta -kalteraginen mapen kontsulta (Iturria: GeoEuskadi) 

Visor

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko