Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakaria Lazpiur enpresaren ehungarren urteurrenaren ospakizunean izan da

2014.eko azaroak 05

Iñigo Urkullu lehendakaria Lazpiur enpresaren urteurrena dela eta antolatutako ekitaldian izan da gaur goizean. Lehendakariaren hitzetan, enpresa txiki hori munduan bere tokia egiteko borrokatzen ari da.  

Urkulluk adierazi du Lazpiurrera egindako bisita gogorarazpen bat dela; hain zuzen ere, behar handiena duten enpresei entzuteko eta laguntzeko gogorarazpena, «industriarik gabe, ez baitago herrialderik».  Ildo horretatik, baieztatu du Jaurlaritza konprometituta dagoela euskal ETE guztiekin, inbertsioaren, nazioartekotzearen eta berrikuntzaren bidean, eta, bere ustez, Lazpiurrek bide horri jarraitu du.

Bisitan, enpresako zuzendari Miguel Lazpiur izan da, eta Eusko Jaurlaritzaren partez, lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia eta Industriako eta Berrikuntzako sailburuordeak.

 

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Lehendakaria Lazpiur enpresaren mendeurrenaren ekitaldian izango da http://t.co/m0tfMbEnY7

  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria Lazpiur enpresaren mendeurrenaren ekitaldian izango da http://t.co/5KkDYMF4VV le doy todo mi apoyo a usd @iurkullu animo

  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [LAZPIUR] Lehendakaria Lazpiur enpresaren mendeurrenaren ekitaldian izango da ➡ http://t.co/GHZC5EcZQK #eusnet

  • ana
    2014.eko azaroak 05

    pues me alegro mucho animo @iurkullu le doy todo mi apoyo a usd espero que estes bien

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)