Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Euskadi jasangarria izateko «Ingurugelak» izeneko ingurumenarekiko hezkuntza-ikastegien ekarpena nabarmendu du Urkullu Lehendakariak

2014.eko azaroak 05
  • Irakasleen eta ikasleen jarduerak 25 urte bete dituela eskertzeko Kursaaleko ekitaldian, Oregi eta Uriaren sailburuak ere izan dira
  • EAEko 220.000 ikaslek erregularrartasunez ingurumeneko hezkuntza jasotzen dute
  • Eusko Jaurlaritzaren Eskolako Agenda 21 proiektua munduko ingurumen-hezkuntzako 25 jardute onenetako bat bezala aukeratu dute

Ingurugelak izeneko ingurumenarekiko hezkuntza-ikastegiek 25 urte bete dituztela ospatzeko eta Eskola Agenda 21eko ezartze sendoari esker lortutako xedeak ospatzeko Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Donostiako Kursaal jauregian egin den ekitaldian izan dira gaur. Ekitaldi horretan Euskal Autonomia Erkidegoko laurehun ikasle eta irakasle ere izan dira. Euskal Autonomia Erkidegoko 23 zentrori «Eskola jasangarriaren» saria eman zaie ekitaldi horretan.

 

Sari hori, guztira, 90 ikastetxek jaso dute; eta, horrela, «jasangarritzat» jo daitezke ofizialki. IRAES sarean dauden ikastegi hauek kalitate-antolamendu eta -hezkuntzaren eredua osatzen dute, eta ikastegi horien esperientzia erreferentzia bat da bai EAEko gainerako zentroetarako bai hezkuntzako nazioarteko foroetarako.

 

«Eskola gizarterako prestakuntzagune bat da. Familiak, irakaskuntzaz kanpoko pertsonala, udaletan erantzukizunak dituzten pertsonak eta antzerakoak eskolako inguruneetan hezi dira. Curriculumetan eta zentroetako bizitzan sartu dira hondakinen kudeaketa egokia, mugikortasun jasangarria, biodibertsitatea eta antzerakoak, eta ikaslea da proiektuko protagonista», adierazi du Urkulluk saritutako zentroak zoriontzean.

 

EAEko 118 herritako 460 ikastetxetan, egun, Eskola Agenda 21eko programak daude ezarrita «horrek esan nahi du, gutxi gorabehera, 220.000 ikaslek jasangarritasunerako hezkuntza jasotzen dutela modu erregularrean», nabarmendu du lehendakariak.

 

Ana Oregik gaur hau esan du: «Ingurumenaz aritzea gure bizitza-egoeraz aritzea da, baita gure jarduerak egiten ditugun testuinguruaz eta gure ekosistemek ematen dituzten zerbitzuez aritzea ere. Horrez gain, azken urteetan herrialde gisa jaso dugun ingurumen-ezagutzaren balio azpimarratzea ere bada.» Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek «eskola gure ohiturei eta kontsumo-lerroei buruz gogoeta egiteko gunea izan da eta halaxe da, orain ere», esan du.

 

Unesco

EAEn Eskola Agenda 21ek lortutako emaitzak medio UNESCOk proiektu hau munduko ingurumen-hezkuntzako 25 jardute onenetako bat bezala aukeratu du. Nazio Batuetako erakunde honek Eusko Jaurlaritza (Ana Oregi sailburuaren bidez) Eskola Agenda 21eko ezarpen-eredua aurkeztera gonbidatu du. Aurkezpen hori UNESCOk Garapen Jasangarriari buruz antolatu duen Hezkuntzari buruzko Munduko Konferentzian egingo da, azaroaren 10etik 12ra Nagoian (Japonian). Bertan planeta guztiko milatik gora pertsona izango dira.

 

Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-hezkuntzako politika unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemako ingurumen-hezkuntzako programa espezifiko baten bidez zabaldu da azken 25 urteetan; baita ikerketa eta esperimentazioa, irakasleen prestakuntza eta ikasleen sentsibilizazioa kontuan hartzen duten hainbat lan-ildoren bidez ere.

 

Ingurugelak izeneko sarearekin batera, Eusko Jaurlaritzak hainbat hornikuntza sortu ditu denbora-tarte honetan, ikastetxeen eta herritarren ingurumen-informazioaren beharrak asetzeko. Hornikuntza horiek hauek izango lirateke: Peñas Negras ingurumen interpretazioko zentroa, Ingurugiro Etxea eta Txingudi edo Euskadiko Biodibertsitate Zentroa. Eusko Jaurlaritzako zentro hauek 25 mila eskola-ume baino gehiagoren bisita jasotzen dute, zentro horietako ingurumen-hezkuntzako programetako tailerretan eta bisitetan modu aktiboan parte hartzeko. Bisita horiei, gainera, beste 80.000 bisitari arrunt gehiago erantsi behar zaizkie.

 

«Etorkizuneko Euskadi jasangarria eskolen eta jasangarritasunaren alde lan egiten duzuen pertsonen esku dago, zeren gobernua eta gainerako administrazioak naturak eskaintzen dizkizun baliabide baliotsu bezain mugatuak modu jasangarrian kudeatzera bultzatzen gaituzue», gogoratu du lehendakariak 25 urteko ibilbidean erdietsitako lorpenengatik bertaratuak zoriondu dituenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)