Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Lege-proiektua, Emakume nekazarien Estatutuari buruzkoa. (2014-11-04(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko azaroak 04

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK EMAKUME NEKAZARIEN ESTATUTUAREN LEGE PROIEKTUA ONARTU ETA LEGEBILTZARRERA IGORRI DU

Landa inguruneko emakumeen errekonozimendurako oso urrats garrantzitsua izateaz gain, lege honek emakume nekazariak ikusgai egiten ditu lehen sektoreko profesional gisa.

Estatutu hau aitzindaria da, aurretik ez da honelako araurik egon, nahiz eta Europatik horretarako gomendio ugari egon, baita aginduak ere

Adostasun zabalarekin jaio da, eta Emakumeen Batzordea izan da proiektuaren bultzatzaileetako bat.

Kontseiluaren azken bileran, Eusko Jaurlaritzak Emakume Nekazarien Estatutuaren Legea onartu du, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak aurkeztuta. Legea oso urrats garrantzitsua da emakume nekazarientzat, beraien lanbidea onartu eta gizarteko balioespena izateko egiten ari diren borrokan eta haien eskubide profesional, sozial eta fiskalak benetan gauzatzen laguntzen dielako. Hala, euskal exekutiboak legegintzaldi honetarako markatutako lehentasunetako bat betetzen da, garatuko diren politiketan genero ikuspegia txertatzea bilatzen duen lehentasuna, alegia.

Estatutu hau aitzindaria da, aurretik ez baita honelako araurik egon, nahiz eta Europatik horretarako gomendio ugari egon, baita aginduak ere. Adostasunik zabalenarekin jaio da, eta Emakume Nekazarien Batzordea izan da proiektuaren bultzatzaileetako bat, Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean eta foru aldundien, Landa XXI, Gure Soroa, Hitzez, Asamcaval landa inguruneko emakumeen elkarteen, Arabako Emakume Nekazarien Sarearen eta Emakunderen partaidetzarekin. Nekazarien sindikatuek eta Eudelek ere parte hartu duten bertan.

Estatutuak emakume nekazarien eskubideak abiapuntutzat hartu eta eskubide horiek benetan erabiliko direla bermatzeko Administrazio Publikoek derrigor egin beharrekoa zehazten dute. Hortaz, Legeak nekazaritzaren sektoreak emakumeek eta gizonek tratu eta aukera berdinak izan ditzaten eta sektoreko eremu guztietan genero ikuspegia egon dadin beharrezko neurriak jasotzen ditu, sektorean emakumeek eta gizonek baldintza eta premia desberdinak baitituzte.

Ustiategien titularrak diren emakumeen proportzioak gora egin badu ere, oraindik proportzio desorekatua da, eta ez dator bat emakumeek ustiategi horietan benetan egiten duten lanarekin, askotan lan horiek erabat ezkutuan geratzen dira eta. Emakume nekazariak ustiategien titularrak izan daitezela bultzatzea da Lege honen lehentasunetako bat, horrela beraien lana agerian egotea eta lanak dakartzan eskubide guztiez baliatu ahal izatea lortzeko. Legeak eragingo duen beste eremu bat nekazaritzako ustiategietan kontratatzen diren pertsonena da, sektore honetan emakumeen kontratazioak gizonenak baino askoz gutxiago izan ohi direlako.

Kolektiboari buruzko datuak

Eskuragarri dauden azken datuen arabera, nekazaritza ustiategien titularrak diren emakumeak %32 baino gutxiago dira eta gizonak, berriz, %68, baina, 1999ko datuekin alderatuta, emakumeen proportzio horrek nabarmen egin du gora, orduan %24ra ere ez baitzen iristen.

Gazte baserritarren egoerari dagokionez, oraindik ere sexuen arteko desberdintasunak gertatzen dira, gazteen esku dauden ustiategietan emakume titularren proportzioa gizon titularrena baino askoz txikiagoa baita. Beharrezkoa da, beraz, neurriak hartzea emakume eta gizon gazteen benetako berdintasuna bultzatzeko eta emakume gazteek lan aukerak izan ditzaten, hala nahi izanez gero nekazal inguruneetan jarraitu ahal izateko eta belaunaldi arteko erreleboa lortu ahal izateko. Nekazaritzako ustiategietan kontratatutako pertsonen gaineko 2009ko Nekazaritzako Erroldaren arabera, kontratatutako emakumeen proportzioa %21ekoa zen eta, urte horretan bertan gazte baserritarrei buruz egindako azterlan baten arabera, berriz, sektorean hasitako 3.400 gazteetatik 2.700 gizonezkoak ziren eta 720 emakumezkoak.

Nekazaritzako ikasketen eremuan eta 08/09 ikasturtean Nekazaritza jardueren adarrean erdi mailako lanbide heziketan matrikulatutako ikasleen gainean CIFRAS 2010 txostenak emandako datuen arabera, matrikulatutako emakumeen portzentajea %28,9koa zen, eta nekazaritza jardueren adarrean goi mailako Lanbide Heziketako ikasketak egiteko matrikulatutakoen artean, berriz, emakumeak %26 ziren. Datu horiek adierazten dutenez, nekazaritzako ikasketetan emakumeen presentzia oraindik txikia da, agian oraindik "gizonen lantzat" jotzen delako.

2010ean egindako azterketa batek dioenez, ikusi daiteke nola erabaki organoetan gizonen eta emakumeen presentzia ez dagoela batere orekatuta, aztertu direnetatik batean baino ez baita emakumeen presentzia %40 baino handiagoa, eta besteetan, berriz, denetan %30era ere ez da heltzen. Jardueraren dimentsio ekonomikoak gora egiten duen heinean, emakumeek hartutako erabakien portzentajeak behera egiten du, eta nekazaritzaren eremuko erabaki organoetan emakumeen partaidetza gizonena baino askoz txikiagoa da.

Zereginak banatzeko ohiko ereduak sekulako desberdintasunak dakartza emakume eta gizonen artean, eta, beraz, emakumeak lan merkatuan sartzeko beste eragozpen bat da. Egindako inkesta batzuek erakusten dutenez, emakumeek gizonek emandako denbora halako bi baino gehiago ematen dute etxeko lanetan eta zaintze lanetan. Aisialdian, berriz, emakumeek gizonek baino denbora gutxiago ematen dute nabarmen.

Egitura eta edukia

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politika Sailburuordetzak egindako Estatutuak 31 artikulu ditu, hiru Xedapen Gehigarri, Xedapen Indargabetzaile bat eta lau Azken Xedapen ditu. Egiturari dagokionez, 6 Idazpuru ditu.

I. Idazpurua, Xedapen Orokorrak izenekoak, Estatutuaren xedea eta printzipioak zehazten ditu.

II. Idazpuruak emakumeak nekazaritzako ustiategien titularrak izateko bideez hitz egiten du. Bertan jasotzen da, testuari koherentzia emateko, Nekazaritzako Ustiategiak Modernizatzeari buruzko uztailaren 4ko 19/1995 Legeak ezartzen dituen betekizunak, Titulartasun Partekatuari buruzko Legearen erreformaren ondoren, bai eta emakume nekazariek ustiategien titularrak izateko aukera izan dezaten hartu beharreko neurriak ere. Estatutuak sustatu egiten du bizikidetza unitate bateko kide biak ustiategiaren titular partekatuak izatea, biek ustiategian lan egiten badute, horretarako erregimen horren alde egiten duten ustiategiei lehentasuna emanda laguntzak ematerakoan eta esleipenak egiterakoan, eta laguntzak ezarrita emakume nekazariak Gizarte Segurantzan afiliatzen dituztenentzat.

III. Idazpuruak emakumeek nekazaritzaren sektorean duten ordezkaritzaz hitz egiten du. Atal honetan tratamendu bereizia duten hiru esku-hartze arlo bereizten dira: administrazioa eta bere enpresak; erakunde eta elkarte profesionalak; eta enpresa pribatuak. Hirurek gauza bat dute partekatzen dute, hau da, emakumeek nekazaritza politikan parte hartzeko eta beraien interes eta premien adierazgarri diren politikak bultzatzeko solaskide baliagarri gisa onartuak izateko duten eskubidea hauzatzea.

IV. Idazpuruak, Eskubide Sozialak izenekoak, hainbat arlo azpimarratzen ditu, esaterako kontziliazio koerantzulea eta emakumeen aurkako biolentzia edo jazarpena, sektore honetan egoera horiek giro itxiagoetan eta bakartuagoetan gertatzen baitira, eta prebentzioa eta arreta zailagoa baita.

V. Idazpuruak emakumeek nekazaritzaren sektorean egin duten eta egiten duten lana agerian uztea eta aitortzea bilatzen du. 4/2005 Legeak aurreikusten duena jaso eta sektore honetara egokitzen du, emakumeek egiten duten lanaren errealitatea beti aintzat hartuko dela bermatzen saiatzeko, sektore honetan emakumeak bereziki ezkutuan egon ohi dira eta.

VI. Idazpuruak, azkenak, batzorde bat sortzen du lege honetan ezarritakoaren jarraipena egiteko. Izaera teknikoa ematen saiatu da.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @haizehegoak
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, pionera al regular por ley el estatuto de la mujer agricultora https://t.co/GjLlC6i4bt

  • @GuineaBlanca
    2014.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @aitordelavilla: Proyecto de Ley del Estatuto de las mujeres agricultoras. (Resumen del acuerdo del Consejo de Gobierno del 4-11-2014) h…

  • @aitordelavilla
    2014.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    Proyecto de Ley del Estatuto de las mujeres agricultoras. (Resumen del acuerdo del Consejo de Gobierno del 4-11-2014) http://t.co/PomccQ2xJ2

  • @hazifundazioa
    2014.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Aprobado en Consejo de Gobierno el proyecto de Ley del Estatuto de la Mujer Agricultora http://t.co/j5DDz1KtPU @BittorOr…

  • @bacalucydalia
    2014.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arrano06: Aprobado el proyecto de Ley del Estatuto de la Mujer Agricultora http://t.co/BPJqq41ZvW @BittorOroz @hazifundazioa @WorldRur…

  • @WorldRuralForum
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arrano06: Aprobado el proyecto de Ley del Estatuto de la Mujer Agricultora http://t.co/BPJqq41ZvW @BittorOroz @hazifundazioa @WorldRur…

  • @arrano06
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el proyecto de Ley del Estatuto de la Mujer Agricultora http://t.co/BPJqq41ZvW @BittorOroz @hazifundazioa @WorldRuralForum

  • @rgpozo
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Aprobado en Consejo de Gobierno el proyecto de Ley del Estatuto de la Mujer Agricultora http://t.co/j5DDz1KtPU @BittorOr…

  • @ilertxundi
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Aprobado en Consejo de Gobierno el proyecto de Ley del Estatuto de la Mujer Agricultora http://t.co/j5DDz1KtPU @BittorOr…

  • @arantxa_tapia
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    Aprobado en Consejo de Gobierno el proyecto de Ley del Estatuto de la Mujer Agricultora http://t.co/j5DDz1KtPU @BittorOroz @hazifundazioa

  • @BittorOroz
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Gobernu Kontseiluan Emakume Nekazariaren Estatutuaren Lege Proiektua onartu dugu. http://t.co/E7uKoFUnEB @BittorOroz @ha…

  • @arantxa_tapia
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    Gobernu Kontseiluan Emakume Nekazariaren Estatutuaren Lege Proiektua onartu dugu. http://t.co/E7uKoFUnEB @BittorOroz @hazifundazioa