Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

URAk eta Eusko Jaurlaritzak Donostian, Urumea ibaian, Martuteneko tartean, ur goraldiei aurre egiteko lanak egiteko lizitazioa hasi dute

2014.eko azaroak 05
  • Donostian, Urumea ibaian, Martuteneko tartean ibaiaren ur-goraldiei aurre egiteko lanen proiektu aldatuaren I. faseko lanak lizitatzeko prozedura abian da Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
  • Oregi: “Helburua da Martutenen ur-hustuketarako ahalmena handitzea (T500) eta uretan gora ere segurtasuna handitzea.”
  • Lanok (I eta II. Faseak) 34 miloi euroko aurrekontua dute, eta 42 hilabeteko iraupena.

Eusko Jaurlaritzak eta Uraren Euskal Agentziak hasi berri dute “Donostian, Urumea ibaian, Martuteneko tartean, ur-goraldiei aurre egiteko lanen” proiektu aldatuaren lanak lizitatzeko prozedura. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburu Ana Oregi´k azaldu duenez “Honako hau mugarri funtsezkoa da prozedura administratiboak aurrera egin dezan. Hartara, ahalbidetuko da Donostiarentzat garrantzi handia duten lan hauek esleitzeko prozedura jarraitzea eta hurbilago izango ditugu Martutenen ur goraldiei aurre egiteko lanen hastea”

 

Oregiren ustez “lan horiek Martuteneko auzoan aldiro errepikatzen den uholde-arazoari irtenbidea emango diote. Arazo hori urteetan iraunkortasuna eta ibai-guneak kontuan hartu ez dituen hirigintza eredu baten ondorio dira. Euskadin… eta oro har Europa osoan zabaldu den arazoa izan da hori, eta horrela gogorarazi ziguten München-Bayern-etik etorritako teknikariak duela egun batzuk Bilbon egindako Encore jardunaldietan.”

 

“Gogoratu behar dugu Euskadiko zati handi batean, eta zehazki Gipuzkoa aldean, arroak txikiak eta motzak direla, eta denbora gutxian jauzi handiak egiten dituztela. Osagarri horiek guztiak kontuan hartuta, euria nabarmen jausten denean ibaiak azkar hasten dira” gehitu du Oregi sailburuak.

 Lanok hasteko, ezinbestean: URAk lanak egiteko lurrak bere esku izan behar ditu —bertan, gaur egun dauden eraikuntzen eraisketa eginda — eta, aldi berean,  Martutenen egingo diren tamainako lan horien esleipena egiteko mugarri guztiak bete behar dira, aurreko ostiralean Proiektuaren lizitazioa Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

 Oregik aipatu duenez “Martutenen egingo diren lanak ekimen sorta bat da uholdeei aurre egiteko, bai auzoan bai uretan gora ur-laminaren maila jaitsarazteko. 34 miloi euroko aurrekontua dute, eta 42 hilabeteko iraupena aurreikusten zaie.”

Lanok Martutene auzoan Urumea ibaia zabaldu eta bideratuko dute, eta  500 urteko itzultze aldiko ur-goraldiak ibilguan eustea ahalbidetuko dute. Egun dagoen egoerarekin alderatuta, ur-goraldiekiko segurtasun irabazia nabarmena da oso.

Lanok bi fasetan egingo dira: lehenengo fasea Martuteneko zubitik (bera barne) uretan gora, 30 hilabeteko iraupenarekin; bigarren fasea Martuteneko zubitik uretan behera GI-131 errepidearen Lugañeneko zubiraino, 12 hilabeteko iraupenarekin.

Ibaiaren bideratze eta zabaltze lanok ibilguaren 1370 metrotan zehar egingo dira, ibai hondoa mantentzen saiatuz eta ibilgua 0,00 kotatik gora zabalduz. Lanen ondoren, ibilguaren zabalera gutxieneko 45 metro eta gehienezko 50 metro bitartean izango da.

Zabaltze eta bideratze lan hauekin batera, ibai ibilgua gurutzatzen duten azpiegiturak moldatu beharko dira: Martuteneko zubia, Pilar Auzoko oinezkoen pasabidea eta ibilguaren gainetik doan Añarberen ur hornidurarako 1000 mmtako hodi bat.

Lehentasuna duen ekimena

Oregik azpimarratu duenez “ Urumean, Martutenen egingo diren zabaltze, bideratze eta ibaia zeharkatzen duten azpiegituren eguneratze lan hauek garrantzitsuak dira oso; EAEn Uholdeen kudeaketan egin daitezkeen ekimen artean garrantzitsuenetarikoak ziuraski”.

Oregik nabarmendu du ”gure lurraldea kaltebera da ur-goraldien aurrean. Hain zuen ere EAEn 100 Uholde Arrisku Handiko Eremua izendatu ziren, gehienak kantauriar isurialdean. Urumea eta lanok hartuko dituen Martutene eremua, EAEko ehun Uholde Arrisku Handiko Eremu horien artean dago

Sailburuak gomendatu du “kontuan izan behar da ibaien errealitatea hiria egiteko orduan. Erabilera kalteberak aurreikusi eta saihestu egin behar dira ibaiak haztean normalean hartzen dituen eremuetan eta dagoeneko uholde arazoak dituzten hiriguneak defendatu egin behar dira ibaiak ahal den gutxien eraldatuz eta ibaiaren ekosistema errespetatuz.”

Zabaltze, bideratze eta ibaia zeharkatzen duten azpiegituren eguneratze lan hauek beharrezkoak dira oso Donostian ur-goraldien aurrean segurtasuna handitze aldera. Bai Martutenen 500 urteko itzultze aldiko ur-goraldiak ibai ibilguan eutsiko dituelako, bai uretan gora ur-lamina nabarmen jaitsiaraziko duelako, segurtasuna Urumea ibarrean zehar zabalduz. Nahiz eta, tamalez, 0 arriskua ezin berma, lanok nabarmen handituko dute segurtasuna Martutenen ibai aldamenean bizi diren auzokideentzat.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @uraEJGV
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    URAk eta Jaurlaritzak Donostian, Urumean, Martutenen, ur goraldiei aurre egiteko lanak egiteko lizitazioa hasi dute http://t.co/f6AIaYD6LM

  • @uraEJGV
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    URA-Gobierno Vasco inician licitación de obras de defensa ante inundaciones del Río Urumea Martutene en Donostia http://t.co/IZxW70Q3ZO

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)