Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Memoria Historikoaren Programa aurkeztu du, egian, justizian, erreparazioan eta berriz ez gertatzeko bermean oinarrituta dagoena

2014.eko azaroak 04
  • Agiriak 12 proiektu jakin barnebiltzen ditu, biktimen politika publikoak eta memoria historikokoak, tartean.
  • Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrera igorritako programa hau ekarpenetara irekita dagoen proposamena da.


Iñigo Urkullu lehendakariak Bake eta Bizikidetza Idazkaritza Nagusiaren Bake eta Bizikidetza Planaren 1. ekimenari dagokion Memoria Historikoaren arloko 2015-2016ko Lehentasunen Oinarri-programa aurkeztu du gaur, Gobernu Kontseiluaren ondoren.  

Programak helburu bikoitza du, politika publikoak bi norabidetara zuzenduz:

-    Biktimen egia-, justizia- eta erreparazio-eskubideak betetzea eta frankismoaren biktimei eragindako min bidegabea aitortzea.

-   Diktadura frankista jasatea gizartearentzat bidegabekeria historikoa izan zela aitortuko duen memoria sustatzea eta gizarte-pedagogiako baldintzak sortzen laguntzea, horrelakorik berriz ez gertatzeko berme bihur daitezen.

Memoria Historikoaren Programaren oinarrian dauden lau printzipioak dira egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak. Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidean zehaztuta daude, zehazki, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 2005eko abenduaren 60/147 Ebazpenean: «Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen urraketa argien biktimen helegiteak jartzeko eta erreparazioa eskuratzeko eskubideari buruzko printzipioak eta jarraibideak».

Oinarri-programa hau agiri irekia da, lan-proposamena, hobekuntza-proposamenak egitekoa, eta dagoeneko Eusko Legebiltzarrari bidali zaio.


PROIEKTU ESTRATEGIKOAK:

Programak 12 proiektu estrategiko zehatz proposatzen ditu.

Biktimen politika publikoei dagozkionak:

  • 1. Proiektua. Desagerrarazitako pertsonak bilatzeko eta identifikatzeko euskal plana sortzea eta gauzatzea.
  • 2. Proiektua. Identifikatu gabeko desagerrarazitakoen gorpuzkien Duintasunaren Kolunbarioa abian jartzea.
  • 3. Proiektua. Frankismoan (1936-1975) urratutako giza eskubideen Oinarri-txostena osatzeko batzordea sortzea.
  • 4. Proiektua. Frankismoak desagerrarazitakoen eta hildakoen gaineko aurkikuntzak eta ikerketak jakinarazteko protokoloa aktibatzea, Ertzaintzaren, Fiskaltzaren eta epaitegien esku dauden kasuetan.
  • 5. Proiektua. Justizia-eskubidearekiko konpromisoaren arloan nazioarteko txostenak eta gomendioak bultzatzea eta horien segimendua egitea, aurkeztutako demandak babestuta, nazioarteko erakundeekin koordinatuta eta lan-taldeekin, errelatore bereziekin, etab., elkarlanean arituta.
  • 6. Proiektua. Frankismoaren krimenen aurka Argentinan jarritako 4591/10 Kereila babestea.
  • 7. Proiektua. Frankismoaren Biktimen Aitortza Ziurtagiria sortzea.
  • 8. Proiektua. Frankismoaren biktimen omenaldiak eta errekonozitzeko ekitaldiak sustatzea eta koordinatzea, (1) erakundeen eta herritarren urteroko oroigarri-ekitaldia antolatuz eta (2) oroitza-ekitaldien eta omenaldien urteko egutegia koordinatzea, hobetzea eta sustatzea.
  • 9. Proiektua. Sinbologia frankista erretiratzea. 2014ko urtarrilean udaletxeei helarazitako Euskadin sinbolo frankistak erretiratzeko Batzorde Teknikoaren gomendioak betetzeko erakundeen bultzadari jarraipena ematea.


Memoriaren politika publikoei dagozkionak:

  • 10. Proiektua. Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutua gauzatzea. Memoriaren Institutua arduratuko da memoriaren arloko EJren politika publikoa diseinatzeaz eta sustatzeaz. Hori dela eta, proiektu estrategikoa da memoria historikoaren arloan.
  • 11. Proiektua. Ekimen sozialen, politikoen eta instituzionalen bitartez bildutako lekukotzak, fitxategiak eta datu-baseak ordenatzea.
  • 12. Proiektua. Euskadiko memoriaren espazioen identifikazioa eta interpretazioa sustatzea eta kudeatzea. Espazio horiek babestu egingo dira eta behar bezalako balioa emango zaie, gure herriaren ondare historiko material eta immateriala osatzen dutenez.



JARDUERA EREMUA:

Ikerlan historikoen arabera, Espainiako Gerra Zibilak eta Francoren diktadurak 9.800 hildako eragin zituzten, desagerrarazitakoak, frontean edo espetxean hilak, epaiketaz kanpo exekutatutakoak eta gainerakoak kontuan hartuta. Espainian, ikerlanak gorabehera, 200.000 inguru dira. Ez dira kasu solteak, gizateriaren aurkako krimenak baizik; denbora-tarte jakin batean gauzatutako hilketa sistematiko eta masiboak.

Giza Eskubideen gaineko nazioarteko arauek agintzen dutenaz gainera, esperientzia historikoak argi uzten du giza eskubideen urraketa jarraitua eragin duten gertakari traumatikoak, frankismoa, kasu, modu kritikoan berrikusi behar direla, eta gertatutakoa argitu behar dela, besteak beste, bidegabekeria aitortzeko eta biktimei erreparazioa emateko.


KUDEAKETA, KOORDINAZIOA ETA EBALUAZIOA:

Memoria Historikoaren Oinarri-programa datozen bi urtetan garatuko da eta Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza arduratuko da zuzendu eta kudeatzeaz. Memoriaren arloko politika publikoei dagokienez, kudeaketa Memoria eta Bizikidetza Institutuarekin partekatu eta koordinatuko da.

Institutua arduratuko da erakunde arteko koordinazio- eta partaidetza-organoa sortzea, memoria berreskuratzen diharduten elkarteekin elkarlanean.

2016 urtearen amaieran, programaren betetze-mailaren kanpo-ebaluazioa egingo da, hurrengo ekitaldi baten plangintza-bitarteko berria osatzeko oinarri gisa erabiliko dena.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.11.04)

 

 

 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbarrika
    2014.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno vasco presenta el Programa-Base de Prioridades en materia de Memoria Histórica http://t.co/unhJeEWWbL

  • ana
    2014.eko azaroak 05

    pues me alegro mucho @iurkullu le doy todo mi cariño a usd , esto es muy bueno para euskadi y la ciudadania

  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco presenta el Programa de Memoria Histórica basado en los principios de verdad, justicia, repara... http://t.co/PvHhL7xyiS

  • @xurdanaimatz
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno vasco presenta el Programa-Base de Prioridades en materia de Memoria Histórica http://t.co/unhJeEWWbL

  • @juaristimikel
    2014.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Eusko Jaurlaritzak Memoria Historikoaren Lehentasun Programa aurkeztu du http://t.co/MNshXlfCBA

  • @nmelg
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno vasco presenta el Programa-Base de Prioridades en materia de Memoria Histórica http://t.co/unhJeEWWbL

  • @mielaranzudaire
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Eusko Jaurlaritzak Memoria Historikoaren Lehentasun Programa aurkeztu du http://t.co/MNshXlfCBA

  • @IzaskunBilbaoB
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno vasco presenta el Programa-Base de Prioridades en materia de Memoria Histórica http://t.co/unhJeEWWbL

  • @FernandezJonan
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco presenta el Programa-Base de Prioridades en materia de Memoria Histórica http://t.co/unhJeEWWbL

  • @FernandezJonan
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Memoria Historikoaren Lehentasun Programa aurkeztu du http://t.co/MNshXlfCBA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)