Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Aburto: «Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak pertsona askoren bizi-kalitatea eta duintasuna hobetzen du»

2014.eko azaroak 05

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok herritarrek eginiko 20 galderari erantzun die zuzenean, Irekiaren YouTubeko kanalaren bitartez. Aurrez Iñigo Urkullu lehendakariak eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak egin bezalaxe, sailburuak Twitter, Facebook eta YouTube sare sozialen erabiltzaileek gehien bozkaturiko edo ondoen baloraturiko galderak eta zalantzak erantzun ditu #AburtoTopaketa ekimenaren baitan.

Herritar askok erakutsi dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren gaian sakontzeko interesa. Aburtoren esanetan, «gure herrialdeko 65.000 familia, 100.000 pertsonatik gora, alegia, duintasunez eta ahalik eta modu onenean bizi dira Errentari esker». Horrekin lotuta, gogorarazi du Euskadiko pobrezia-tasak Espainiakoak baino askoz ere txikiagoak direla, Estatukoek ia bikoiztu egiten baitituzte gureak. «Premiak dituzten pertsonen % 75arengana baino gehiagorengana iristen ari gara», Estatuko beste leku batzuetan % 7arengana iristen diren bitartean.

Eusko Jaurlaritzak gizarte-prestazioekiko duen kontrolari dagokionez, sailburuak «funtsezkotzat» jo du gizarteak kontrola badagoela antzematea. «Prestazio horiek ordaintzeko diru publikoa erabiltzen dugu. Diru horren jatorria herritarrek ordaintzen dituzten zergak dira, eta hortaz, kontrola erabatekoa da».

Bestalde, Euskadin bizi diren atzerritarren kopuruari buruzko zenbait datu zehaztu nahi izan ditu Aburtok. Gure autonomia-erkidegoan hilero-hilero Gizarte Segurantzan kotizatzen duten 49.000 atzerritar bizi dira; Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak, ordea, 23.000 dira. Amaitzeko zera esan du: «Egoera zail baten ondorioz beren herrialdeak uzten dituzten pertsonak lan egitera etortzen dira».

#AburtoTopaketa ekimenean jorraturiko beste gai bat familia bizitza eta lana uztartzea izan da. «Herrialde honetan ahalegin handia egin behar dugu lana eta familiako bizitza uztartu ahal izateko lortzeko. Eta, bereziki, hori ez dadin emakumeen arazoa izan, gizartearena baizik».

Azkenik, ekintzailetzaz jardun da Aburto. Sailburuaren ustez arazoa «gazteekin loturiko finantzazioa da». Horri aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak 50.000 eurora arteko mikromaileguak emateko programa bat jarri du abian. Haiek jasotzeko ez da inolako abalik beharko. «Garrantzitsuena ideia ona eta bideragarria izatea da».

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko azaroak 15

    Creo que no es incompatible una política social en la línea del RGI y otras complementarias con el rigor a la hora del control. Un control eficaz y eficiente.
    No se puede generalizar, cierto, pero los abusos existen y deben ser neutralizados.
    Me pregunto como es posible que tengamos unas ayudas sociales punteras en el Estado, una actividad de Caritas potente y eficaz y unos bancos de alimentos tan activos pero se vean por la calles a tantas personas mendigando.

  • 2014.eko azaroak 12

    Como todo en la vida y despu´wes de ver las noticias, tengo que decirles que no estoy en contra de la RGI, al reves estoy a favor y soy alguien que sipuedo ayudar, ayudoo bien economicamente, moralmente o en lo que sea.
    Pero si también tengo que decir que llevo mucho tiempo escuchando a gente diciendo que esta recibiendo el RGI y luego está trabajando, no se si en A o en B, peroeso si es cierto, porque ello lo que anima a tener xenofobia, desigualdades, envidias, etc.
    Por todo ello yo rogaría que se rtuviera en mayor controla al respecto y ahora que se ha aprobado lo de la Leyes Municipales, darlesa ellas la responsabilidad de control ante estos hechos.
    No hacen falta Inspectores en los puebls ellos son lo que "mejor saben " y conocen a la gente a i modeto entender.
    Ondo Izan

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)