Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: «Inbertsioa, industria, nazioartekotzea eta berrikuntza dira Euskadiren eragile ekonomikoa»

2014.eko azaroak 03
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XIV. Astea inauguratu du gaur arratsaldean Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldiak azaroaren 16ra arte iraungo du. Egun horietan, Euskadik zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoa berrituko du, hainbat jardueraren bidez.

Lehendakariak hiru ideia nabarmendu ditu hitzaldian. Alde batetik, Euskadik berrikuntzari beste bultzada bat emateko bost helburuak: baliabideak hazkundearen arlo lehenetsietan biltzea, bikaintasuneko eta garapen teknologikoko oinarrizko ikerketa indartzea, emaitzen sistema bideratzea, nazioarteko itunak indartzea eta funtsak biltzea eta berrikuntzan aritzen diren Euskadiko enpresen kopurua handitzea.

Bestalde, eraldaketa digitalean, biozientziaren aurrerapenetan, mikroteknologiaren eta nanoteknologiaren bilakaeran eta material berrietan nabaritzen den aldaketa azpimarratu du. Hala, Urkulluk esan du Jaurlaritzaren helburua Euskadiko 3.000 ETE I+G+B jardueretan aritzea dela.

Azkenik, Urkulluk partaidetza aipatu du, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren 2020ko Euskal Plana prestatzeko hainbat diziplinetako ikuspegiak izan direlako kontuan, Aholkularitza Batzorde Zientifikoaren, Europako adituen, enpresen, unibertsitateen eta teknologia-zentroen ekarpenak jaso baitira.

Iñigo Urkullu lehendakariak «Estrategia 4 i» ere aipatu du, inbertsioaren, industriaren, nazioartekotzearen eta berrikuntzaren aldeko inbertsioari buruzkoa.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    "Lehendakari: “Inversión, industria, internacionalización e innovación son el motor económico de Euskadi”" http://t.co/82yuWOct5j

  • @ProyectoErle
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari Iñigo Urkullu ha inaugurado esta tarde en el Palacio Euskalduna de Bilbao la XIV Semana de la... http://t.co/Lkd3rtF2as

  • @jonandertorres
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    @iurkullu: “Inversión, industria, internacionalización e innovación son el motor económico de Euskadi” http://t.co/fKUtsLGSJz

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)