Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskadi, lehen aldiz bere stand propioarekin, Londresen

2014.eko azaroak 03
  • World Travel Market munduko bigarren turismo azoka profesional garrantzitsuena.
  • Itziar Epalza, Euskoa Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Euskadiren stand-a inauguratu du 3 hiriburuak eta 3 foru aldundietako ordezkariekin.
  • Erresuma Batua Euskadiren atzerriko bigarren merkatu da eta 2015etik aurrera Londres eta Bilbo arteko konexioa indartu egingo da hegaldi zuzen gehiagorekin.

Euskadi, lehen aldiz, parte hartzen du stand propiorekin Londreseko 2014ko WTM (World Travel Market) azokan. Gaur hasi da eta ostiralera arte, hilak 6ra arte, zabalik egongo da.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Itziar Epalzak, Turismo zuzendariarekin, Mertxe Garmendiarekin, eta Basquetour-eko zuzendariarekin, Arantza Madariagarekin, Euskadiren stand-a inauguratu du eta bertan izan dira, baita, 3 hiriburuetako eta 3 foru aldundietako ordezkariak. Inaugurazioan Epalza sailburuordeak Basque Country Magazine, Euskadiren turismo eskaintza plazaratzeko egin berria eta oraintsu, Bilbon, aurkeztu den aldizkari digital berritzailea erakutsi da.

Euskadiren stand-a erakundeen arteko elkarlanari esker gauzatu da. 108 metro karratu ditu, informazioa turistikoa eskaintzeko erakustoki batekin, eta 11 euskal turismo enpresek harremanak eta bilerak munduko profesionalekin izateko eta euren zerbitzuak eskaintzeko mahaiak ere ditu.

WTM munduko bigarren turismo azoka profesional garrantzitsuena da, turismoaren industriako profesionalak erakusgai dauden tokia da eta aurten, 5.000 erakusle eta 50.000 partaide izango ditu.

2013an, azoka profesional honek 47.725 bisitari erakarri zituen, aurreko urtean baino 3.000 bisitari gehiago, hau da, 2012an baino %4,7 gehiago. Azokako antolatzaileen esanetan, iazko edizioan WTM-ak mundu guztian 2.130 milioi euroko baliodun negozioak sortu zituen urte guztian zehar.

World Travel Market-ak hitzordu profesionaletarako eta harreman berriak egiteko ezinbesteko tokia ezeze, geroz eta interakzio handiagoa, kontratazio-ahalmen handiagoa eta negozio-bolumen handiagoa duen azoka da.

Erresuma Batua, Euskadirentzat, nazioarteko bigarren merkatua da (Frantzia, hurbiltasunagatik, lehena da). 2013an 85.147 bisitari izan genituen, 2012an baino %2,1 gehiago eta 2011an baino %19,3 gehiago.

Euskadira etortzeko britaniarrek dituzten arrazoi nagusien artean, azpimarratzekoa da %44k Euskadi guztia ezagutu nahi duela, jomugaren herriak bisitatuz (touring-a) eta %23,8k hiriak ikusi nahi ditu (city breaks”. Gehien bat, bikotareakin etorten dira (%58,3) eta lagunekin (%29,2).

Gaur egun, merkatu britaniarrarekin Bilbotik zuzeneko konexioak daude, airez: Vueling BIO-LON (Heathrow) eta Easy Jet BIO-LON (Stanstead) hegaldiekin, eta itsasoz, Brittany Ferrys konpainiarekin.

Honez gain, aurreko astean, Vueling eta British Airways konpainiek adierazi zutenez, 2015ean hasita, elkarrekin egingo dute lan Loiuko aireportuan Bilbo eta Londresen arteko lotura zuzenak martxan jartzeko helburuarekin. Hiriburu bizkaitarrean buru den Vueling-ek martxoaren 29tik Gatwick aireporturako ibilbidea irekiko du, astean lau hegaldirekin eta 51.480 eskerlekuko eskaintzarekin. Bere aldetik, British Airwaysek, Erresuma Batuko konpainia nagusiak ere, martxoaren 29an Bilbo-Heathrow ibilbidea irekiko du, astean bi bidaiarekin. Era honetara, IAG taldeko bi konpainiek bi hirien arteko lotura indartuko dute ordutegi eskaintza handiagoa eskainiz, bai business bidaiarientzat baita aisialdekoentzat ere.

 

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    Euskadi presente, por primera vez con stand propio, en Londres http://t.co/IbAejx9rUq

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)