Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek tren eta tranbia zerbitzu bereziak eskainiko ditu asteazkenean jokatuko den Athletic Club- F.C.Oporto partidurako

2014.eko azaroak 03

Datorren asteazkenean, azaroaren 5ean, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu eta tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu, arratsaldeko 20:45etik aurrera San Mamesen jokatuko den Athletic Club – F.C. Oporto norgehiagokaren osteko bidaiak errazteko.

Euskotrenek tren eta tranbia zerbitzua indartuko du, Athletic Club- F.C.Oporto partidua ikustera doazenen garraio beharrei hobeto erantzun ahal izateko.

TRENA
Asteazkenean, partiduaren ostean, zerbitzu bereziak eskainiko dira, ordutegi hauekin:

• Zazpi Kaleetatik Lezamara 23:30etan
• Bilbotik Eibarrera 23:30etan
• Bilbotik Bermeora 23:35etan

Partidu aurretik, zerbitzua, Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta Lezamatik Zazpi Kaleetara ordu erdiro irteten diren zerbitzu erregularren bitartez eskainiko da.

TRANBIA
Euskotrenek erabiltzaileei 10 minutuz behineko ohiko zirkulazioaz gain, zenbait zerbitzu berezi eskainiko dizkie 19:41ean, 20:11n eta 20:21ean Pio Barojatik Ospitalerantz.

Norgehiagoka amaitu ondoren, tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurirantz 22:38an eta 22:52an ohiko zerbitzua indartzeko.

Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau