Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta IBERDROLAk Bidelek Sareak sozietatearen web ataria abiarazi dute

2014.eko azaroak 03
  • EEEk eta Iberdrola Distribución Eléctricak, elkar hartuta, sustatutako web atariak Bidelek sozietatea ezagutaraziko du, sare adimendun eta berritzaileak hedatzea helburu duena.
  •  Norberaren kontsumoak jakitea eta aurrezkiak simulatzea ahalbidetzen du, eta hartara, energiaren kontsumoa hobetzeko aukera ematen du.
  • Bidelek proiektuak 60 milioi euroko inbertsioa ekarriko du, eta 250.000 kontagailu baino gehiago berrituko ditu.

Bidelek Sareak-ek, Iberdrola Distribución Eléctricak eta Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, sare elektriko adimendunak hedatzeari begira eratutako sozietateak, web atari bat jarri du martxan, energia kontsumoa hobetzearen garrantziaz kontzientziatzeko aurrerapauso handia ekartzeaz gain, sare adimendunen (Smart Grids ingelesez) abantailen berri emango duena.

www.bidelek.com webguneak bi lanabes batzen edo lotzen ditu: alde batetik, Iberdrola Distribución-en telekudeaketa-kanala dena (www.iberdroladistribucionelectrica.com). Horren bitartez, kontsumitzaileek sarean izan litezkeen gertaerei edo arazoei eta kontsumoei buruzko informazio xehe eta zehatza lortzearekin batera, beste kolektibo batzuekin konparaketak egin eta une jakin batean kontsumoa ezagutu ahal izango dute, bat-bateko edo berehalako irakurketa eskatuz; eta bestetik, www.mienergia.eve.es helbidea duen bigarren aplikazioa dugu, erabiltzaileari zenbait gauza egiteko aukera emango diona; esaterako, kontsumoen banaketaz simulazioak, kontsumoen azterketak, datuen konparaketa eta nahi izanez gero, Nire Energia izeneko aplikazioaren bidez, energia aurrezteko erronkak onartzeko bide emango dio.

Web atari hori diseinatzerakoan, arreta berezia jarri da informazioan, argi eta zehatza izan dadin, erabiltzaileak modu erraz eta egokian ulertzeko eta bereizteko hainbat kontzeptu, adibidez, potentzia, energia, kargaren kurbaren lauketa, Smart Grids eta abar. Era horretan, webguneari aprobetxamendurik handiena atera ahal izango dio. Gainera, web atari berri horri esker, proiektuak  Zamudioko Teknologia Parkean duen showroom-era bisita birtual bat egin daiteke, etxeetan instalatutako ekipo berdinak dituen gunera. Hartara, Bidelek Sareak-en garatutako sarearen errepika bertsua ikusi ahal da (elektrikoki eta datuekiko komunikazioarekiko interkonektatuta dauden ekipoak eta tresneria).

Orotara, Bidelek proiektuak 60 milioi euroko inbertsioa ekarriko du, eta ia 1.300 eraldaketa zentro egokitzea eskatuko du; zentro horietan, puntako ekipo elektronikoak jarriko dira. Horretaz gain, etxebizitzetan 250.000 kontagailu berritu edo ordezkatuko dira, Bilbo eta Portugalete herrietan. Hiri eremuan ez ezik, landa eremuan ere lanak eta berrikuntza egiten hasi dira; izan ere, Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean automatizazio plan aurreratu bat jarri da abian, hiru azpiestazio elektrikoren berritzearen bidez.

SARE ADIMENDUNAK

Sare elektriko bat adimendun bihurtzea, funtsean, sarea osatzen duten tresnei eta ekipoei (kontagailuak, eraldaketa zentroak, azpiestazio elektrikoak) teknologia digital eta komunikazio sistema aurreratuenak eranstean datza. Era horretan, kontsumoaz, sare-kargaz eta sarean gerta litezkeen gorabehera edo arazoez informazio xehea, zehatza eta denbora errealean edukitzeko aukera ematen zaio erabiltzaileari.

Bidelek Sareak proiektuaren sustapenaren bitartez, sare adimendunen azpiegiturei dagokienez, Euskadi munduko erkidegorik aurreratuenetarikoa izatea lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Alor horretan puntako erreferentzia izateak onura ugari ekarriko dio Euskadiri, bai energiaren ikuspegitik, aurrezkiei eta zerbitzuaren kalitateari loturik, bai lehiakortasunaren ikuspuntutik, Euskadiko industria alorra bultzatzeko lagungarri den aldetik. Hain zuzen ere, maila teknologiko handiarekin lehiatzen ari da euskal industria nazioartean. Era berean, Iberdrolak apustu sendoa egin du sare elektriko adimendunen alde, orain arteko sare elektrikoa egokituz, etorkizunera begira aurreikusten diren eskakizun eta behar handiei aurre egiteko.

Sare elektriko adimendunen ezarpen aitzindari horrek onura asko dakarkigu guztioi; esate baterako, hornidura elektrikoaren kalitatearen hobekuntza (arazoen iraupena nabarmen laburtuko baita), energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna (kontsumitzaileok kontsumo elektrikoei buruzko informazio hobea izango baitugu) eta garapen teknologikoaren sustapena, sare horien eskakizun zorrotzak betetze aldera.

 

 

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @easonomics
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco e Iberdrola lanzan una web sobre ‘smart grids’: http://t.co/rOYuKgFcZ9

  • @JulianForli
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    "@CyberEuskadi: El Gobierno Vasco e IBERDROLA lanzan el portal web de su sociedad Bidelek Sareak http://t.co/6GzzC3Yo5g"

  • @CyberEuskadi
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco e IBERDROLA lanzan el portal web de su sociedad Bidelek Sareak http://t.co/xB5WsWxbtp

  • @davidgomez_r
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco e IBERDROLA lanzan el portal web de su sociedad Bidelek Sareak http://t.co/qfMNTcsjTG

  • @Kepa_Munoz
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco e IBERDROLA lanzan el portal web de su sociedad Bidelek Sareak http://t.co/94bSU4Bkou

  • @arrano06
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco e IBERDROLA lanzan el portal web de su sociedad Bidelek Sareak" http://t.co/TWHrHM22Dt

  • @FuturEnergy_
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @iberdrola: RT @Irekia: [EVE] El Gobierno Vasco e Iberdrola lanzan la web de Bidelek Sareak ➡ http://t.co/8oAQyRwxm2 http://t.co/J4cu6

  • @iberdrola
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EVE] El Gobierno Vasco e Iberdrola lanzan la web de Bidelek Sareak ➡ http://t.co/8oAQyRwxm2 http://t.co/J4cu6QnQkN

  • ana
    2014.eko azaroak 03

    pues me alegro muchisimo doy animo @iurkullu

Komunikabideek behera kargatzeko