Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: «Ertzaintza ere Bilbo eta Euskadi modernizatzeko prozesuaren partaidea da»

2014.eko azaroak 03

Bilboko ertzain-etxea ireki zela XX. urte bete direla ospatzeko ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia gaur goizean bertan izan dira. Bilboko ertzain-etxeak ekitaldi horrekin abiaraziko ditu urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldiak. Lehen aldiz, gainera, bertako ertzainen familientzako jardunaldi irekiak antolatu ditu.

«Ertzaintza herritarrengana irekitzeko eta hurbiltzeko beste pauso bat da hau», esan du Lehendakariak. Etorkizuneko erronka berri hauek nabarmendu ditu Urkulluk: «hurbiltasuna areagotzea, ikerketa sustatzea, poliziaren ezagutza nahiz adimena modernizatzea eta prebentzio-zeregina indartzea.»

Gainera, lehendakariak paralelismo bat egin du, «sinbolismoz betetako kointzidentzia bat», Deustuko Ertzain-Etxearen irekiaren eta Bilboko Guggenheim Museoa eraikitzeko hitzarmen-sinatzearen artean; izan ere, bi gertaera horiek 1994. urtean izan ziren. «Kointzidentzia horrek Ertzaintza ere Bilboko eta Euskadiko transformazio- eta modernizazio-prozesuaren partaide dela adierazten du»

Beltrán de Herediak, bestetik, «herritarrengana hurbiltzeko eta gertuko arreta emateko hasi den bidean» jarraitzeko animatu ditu ekitaldian zeudenak. «Ertzain-Etxe bakoitzak elkargune bat izan behar du, baita erreferentziako zerbitzu-bulego bat ere», nabarmendu du.

Sailburuak oroipen-orri bat eman die Bilboko Ertzain-Etxea inauguratu zenean bertan zeuden eta gaur egun ertzain-etxe horretan lanean ari diren ertzainei, ekitaldiaren amaieran.

Urrats garrantzitsua ezarpenean

1994ko urriaren 25ean, Deustuko Ertzain-Etxearen irekierarekin, Ertzaintzak aurrerapauso itzela eman zuen EAEko polizia-ardura guztiak bere gain hartzeko. Garai hartako Herrizaingo sailburu Juan Maria Atutxak inauguratu zuen ertzain-etxea, Ertzaintza sortu eta hamabi urte geroago. Urte horietan, gutxika joan zen zabaltzen, EAEko erakundeetako segurtasunaz eta bide nagusien zirkulazioaren kudeaketaz arduratuz.

1984an Ertzain-Etxeak sortzen hasi ziren, batez ere, landa-inguruetako herri txikietan eta, ondoren, herri handiagoetara, industrializatuagoetara eta populatuagoetara zabaldu ziren. Urte horietako esperientziari eta Arkauteko Akademiak etengabe ematen zituen promozioei esker, zabaltzeko azken faseari ekin zioten. 1994ko urtarrilean Donostiako ertzain-etxea inauguratu zuten, eta handik bederatzi hilera, Bilbokoa. Azkenik, 1995eko irailean, Ertzaintza Gasteizera, EAEko hiriburura, iritsi ziren.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari: “La Ertzaintza también forma parte del proceso de modernización de Bilbao y Euskadi” http://t.co/PDaJUZBsgo animo @iurkullu

  • ana
    2014.eko azaroak 04

    pues me alegro mucho sr lehendakari animo @iurkullu sobretodo proteccion ciudadana

  • @rgartzia
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    “La #Ertzaintza también forma parte del proceso de modernización de Bilbao y Euskadi” http://t.co/NnPrrXvHhn

  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Lehendakari: “La Ertzaintza también forma parte del proceso de modernización de Bilbao... http://t.co/P2zY7xXwTC

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jorge Aldekoa, Jefe de la Ertzaintza, Todor Aresti, Nagusi de la Ertzaintza de Bilbao, Ibón Areso, Alcalde de Bilbao