Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Barron: «Atlantikoko trenbide-korridorea egitea lehentasunezko beharra da Europako garapen jasangarri, ekonomiko eta sozialerako»

2014.eko azaroak 03

  •     Trenbideen Nazioarteko Batasunaren Abiadura Handiaren eta Intercities-en Batzorde Zientifikoaren eta Teknikoaren jardunaldiak Bilbon
  •      «Y-ak garraio-intermodalitatearen sustatzaile-rol estrategiko eta apartekoa eskaintzen du, bai eta eskualde hau Europako hego-mendebaldeko logistika eta garraioaren hub gisa aktibatzekoa ere»
  •  Oregi: «Frantziako eta Espainiako Gobernuen azpiegiturarekiko konpromiso handiagoa behar da, eta plangintza eta finantza-ekarpen serioagoa eta xehatuagoa egitea»
  •    Munduko konpainia nagusietako 50 zuzendarik garapena, homologazioak eta trenbide-proiektuak dituzte hizpide Bilbon.
  • 15 herrialdek dute abiadura handiko trenbide garatua, beste 15 linea berriak eraikitzen ari dira eta 27 proiektu handi abiarazi dira.
  •  Munduan, 23 mila kilometro abiadura handiko linea daude, eta 13 mila kilometro trazatu berri eraikitzen ari dira orain, 260 mila milioi euro inguruko inbertsioarekin.

 

Trenbideen Nazioarteko Batasuneko Abiadura Handikoen zuzendari Iñaki Barronen ustez, «Atlantikoko trenbide-korridorea egitea lehentasunezko beharra da Europako garapen jasangarri eta ekonomikorako eta Europako kohesiorako, eta horren barruan Euskal Y-ak garraio-intermodalitatearen sustatzaile-rol estrategiko eta apartekoa eskaintzen du, bai eta eskualde hau Europako hego-mendebaldeko logistika eta garraioaren hub gisa aktibatzekoa ere».

 

Trenbideen Nazioarteko Batasunaren Abiadura Handiaren eta Intercities-en Batzorde Zientifikoko eta Teknikoko berrogeita hamar kide lan-jardunaldiak egiten ari dira Bilbon, uztailean Tokion egingo den Munduko Kongresuaren aurretik. Barronek, bada, jardunaldi horien irekieran parte hartu du, Trenbideen Nazioarteko Batasuneko Abiadura Handikoen Taldeko presidente Michel Lebouefekin eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregirekin batera.

 

«Abiadura handiko trena mundu osoan dago hedatuta, jasangarria delako eta ingurumena errespetatzen duelako», nabarmendu du Barronek. «15 herrialdek dute abiadura handiko trenbide garatua, beste 15 linea berriak eraikitzen ari dira eta 27 proiektu handia abiarazi dira», gehitu du Trenbideen Nazioarteko Batasuneko zuzendariak.

 

Munduan, 23 mila kilometro abiadura handiko linea daude, eta 13 mila kilometro trazatu berri eraikitzen ari dira orain, 260 mila milioi euro inguruko inbertsioarekin. Une honetan, abiadura handiko mila tren ekoizten ari dira, eta horiek urtero abiadura handiko trena erabiltzen duten 1.300 milioi bidaiariak biderkatzeko balioko dute. Txina, Japonia eta Frantzia dira garraiobide hau gehien erabiltzen dutenak.

 

«Gizarte-zerbitzu garrantzitsu honez gain –gehitu du Barronek–, lineak eraikitzeak nahiz mantentzeak lineak igarotzen diren herrialde eta eskualdeen ekonomiak indartzen dituzte. Mende honetako garraiobidea da, zalantzarik gabe».

 

Oregi: «konpromiso handiagoa»

Bestalde, Ana Oregik jardunaldiko parte hartzaileei esan dienez, «Frantziako eta Espainiako Gobernuen azpiegiturarekiko konpromiso handiagoa behar da, eta plangintza eta finantza-ekarpen serioagoa eta xehatuagoa egitea. Orain, Tours/Bordele zatia aktibatzearekin bat, Hendaia eta Paris arteko denborak laburtuko dira.  Gure trenbidearen hegoaldean, Madrilerako abiadura handiko sarea jarraitu beharko da. Trenbide berriak Korridore Atlantikoko eskualdeei eta herrialdeei ez ezik, ingurukoei eta Europa osoari ere egingo die mesede.  Arku Atlantikoko abiadura handiko zerbitzua zenbat eta lehenago abiarazi, orduan eta onura gehiago ekarriko ditu guztiontzako». 

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak adierazi duenez, «Garraio sare handiak sortzeko ezinbestekoak dira salgaietarako trenbide autopistak, bidaiarientzako abiadura handiko lineak edo intermodalitatea errepideekin, hegazkinekin eta itsasontziarekin.  Hala, ingurumena errespetatzen dugu, klima-aldaketari aurre egiten diogu, sektoreko eraileen lan-baldintzak hobetzen ditugu eta ekonomiari laguntzen diogu».

 

Txina, Japon, Alemania, Frantzia, Espainia, AEB (Kalifornia), Polonia, Italia, Norvegia, Korea, Finlandia eta Erresuma Batuko ordezkariak daude Bilbora etorri diren trenbide-lineen zuzendarien artean. Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aizek linea Euskadin zer-nola aurreratzen ari den azalduko die xehetasunez parte hartzaileei.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JonPelos013
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    empezamos la semana como terminamos la anterior, currando a tope, y que dure http://t.co/AHXmHefqpz

  • @imagenygestion
    2014.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    Lunes de fotos para UIC en alhondiga bilbao. apertura de jornadas. http://t.co/GbwZW7bFUK

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Michel Leboeuf, Iñaki Barron,