Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzainen senideentzako ate irekiko jardunaldiak antolatu dituzte Bilboko ertzain-etxearen XX. urteurrena ospatzeko

2014.eko azaroak 02

Lehendakariak Deustuko ertzain-etxea bisitatuko du irekieraren urteurrenean

Iñigo Urkullu lehendakariak Bilboko ertzain-etxea bisitatuko du bihar, azaroak 3an, irekieraren XX. urteurrenean.  Deustuko ertzain-etxeak ekitaldi instituzional horrekin abiaraziko ditu urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldiak. Lehen aldiz, gainera, bertako ertzainen familientzako jardunaldi irekiak antolatu ditu. 1994ko urriaren 25ean iritsi zen Ertzaintza Bilbora, eta EAEko herritarren segurtasuna bermatzeko ardura hartzeko aurrerapauso esanguratsua izan zen.

Bihar, azaroak 3an, ekitaldi bat egingo dute Ertzaintzaren Bilboko hogei urteak gogorarazteko. Lehendakaria buru izango duen ekitaldian, Segurtasun Saileko eta arduradunak, artean Estefania Beltran de Heredia sailburua, Ertzaintzako arduradunak, ertzain-etxearen inauguraziotik gaur egun arteko unitate-buru izandakoak, Bilboko alkatea, herritarren segurtasuneko eta gizarte-ekintzako zinegotziak eta Bilboko Udaltzaingoko arduradun nagusiak egongo dira.

Bilboko ertzain-etxeko nagusi Todor Arestik eta haren taldearen ongietorria jaso ondoren, lehendakariak eta sailburuak ekitaldi instituzionala zuzenduko dute, Bilboko alkate Ibon Aresorekin batera. Ertzain-etxeko agente batek ohorezko aurreskua dantzatu ondoren, Ertzaintzako buruak hitza emango die Bilboko alkateari lehengo, Segurtasuneko sailburuari ondoren eta lehendakariari azkenik. Gainera, ertzain-etxeak hiriaren zerbitzura lanean eman dituen hogei urteak gogorarazteko bideoa ikusiko dute.

Ertzain-etxeko agenteen familientzako jardunaldi irekiak datorren larunbatean hasiko dira eta hilabete osoan iraungo dute. Hala, senideek Deustuko ertzainen lantokiak eta eginkizun nagusiak ezagutu ahal izango dituzte. Halaber, polizia-lanak egiten dituzten txakurrek erakustaldia eskainiko diete eta, baita ere, Polizia Zientifikoaren lan prozedura batzuk ezagutuko dituzte.

Urrats garrantzitsua ezarpenean

1994ko urriaren 25ean, Deustuko ertzain-etxearen irekierarekin, Ertzaintzak aurrerapauso itzela eman zuen EAEko polizia-ardura guztiak bere gain hartzeko. Garai hartako Herrizaingo sailburu Juan Maria Atutxak inauguratu zuen ertzain-etxea, Ertzaintza sortu eta hamabi urte geroago. Urte horietan, gutxika joan zen zabaltzen, EAEko erakundeetako segurtasunaz eta bide nagusien zirkulazioaren kudeaketaz arduratuz.

1984an ertzain-etxeak sortzen hasi ziren, batez ere, landa-inguruetako herri txikietan eta, ondoren, herri handiagoetara, industrializatuagoetara eta populatuagoetara zabaldu ziren. Urte horietako esperientziari eta Arkauteko Akademiak etengabe ematen zituen promozioei esker, zabaltzeko azken faseari ekin zioten. 1994ko urtarrilean Donostiako ertzain-etxea inauguratu zuten, eta handik bederatzi hilera, Bilbokoa. Azkenik, 1995eko irailean, Ertzaintza Gasteizera, EAEko hiriburura, iritsi ziren.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko