Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Hernaniko Urumea Ikastetxea handitzeko lanak hastera doaz

2014.eko urriak 31
  • Ikastetxeak 6 ikasgela berri izango ditu; jangela ere handitu egingo da
  • Ia milioi bat euroko aurrekontua du lanen esleipenak
  • Hernaniko Institutuaren eraikin berria egiteko lanen lizitazioa ere ireki da

Hernaniko Urumea Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea handitzeko lanak aurki hasiko dira. Lan horretarako esleipena jaso duen enpresak (Lurgoien SA-k) astelehen honetan, urriaren 27an sinatu du kontratua. Egun horretatik hasita, hilabeteko epea izango du orain lanei ekiteko, eta 9 hilabetekoa berriz, lanak hasten direnetik eraikinaren handitzea amaitzeko. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak handitze hau egiteko bideratu duen inbertsioa 905.000 eurokoa da, BEZ barne.

Handitze-lan hauekin, Urumea HLHI-k sei ikasgela berri irabaziko ditu, bigarren eta hirugarren solairuetan:

  • 4 gela arrunt berri, 55 m²-koa bakoitza
  • Psikomotrizitate gela, 80 m²-koa
  • Musika gela, 80 m²-koa
  • Handitze lanetan eraikitako azalera osoa: 947,50 m²

Aipaturiko gela berri horiek hartuko dituen atal berria egungo eraikinaren aurrealdean eraikiko da, ikastetxearen atari egiten duen aterpearen gainean hain zuzen ere. Sei ikasgela berriak bigarren eta hirugarren solairuetan kokatuko dira. Lehen solairuak berriz –aterpearen gainean- jolastoki irekia izaten jarraituko du orain arte bezala, baina lanak amaitutakoan estalia geldituko da.

Jangela handitzea: Lan hauekin eskolako jangela ere handituko da, eta 100 m² izatetik 150 m² izatera pasatuko da. Jangelaren oficcea egungo musika gelara aldatzearen ondorioz gertatuko da jangela handitzea. Era berean, ikastetxearen sarrerako aterpea eta honen gaineko terraza ere konponduko dira. Lehen solairuko terraza hau Haur Hezkuntzako ikasleen jolastokia da.

Hernani BHI: eraikin berria

Bestetik, udalerri horretan bertan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak udalerri horretan bertan beste azpiegitura garrantzitsu bat esleitzeko lizitazio prozedura ireki du. Bigarren Hezkuntzako Institutuaren (Hernani BHI) eraikin berria egiteko lanez ari gara. Lan hauek datorren urtean esleituko direla aurreikusten da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko