Berriak Segurtasuna
Eu

Langileen % 84,6k bozkatu du Ertzaintzaren hauteskunde sindikaletan

2014.eko urriak 31

% 57,21ek aurreko botoa erabili du

7.853 ertzainetatik % 84,6k bozkatu du datozen lau urteetarako ertzainen 63 ordezkari sindikalak hautatzeko. Ordezkarietako 17 Arabarako dira, 26 Bizkairako eta 20 Gipuzkoarako. Ertzainen % 57,21ek aurreko botoa erabili zuen eta gainerakoek atzo bozkatu zuten.

Goizaldeko 02:35etan amaitu dute boto-kontaketa, hiru txandetako ertzainek bozkatu ondoren. Zenbaketa amaitu ondoren, hauek dira behin-behineko emaitzak:

Guztira EAE

Parte-hartzea:               % 84,6

Sindikatua Boto kopurua Portzentajea Ordezkari kop.
CC.OO. 299  % 4,59 
ELA 957 % 14,69  11 
ERNE 2568  % 39,42  25 
ESAN 1462  % 22,44 15 
EUSPEL 483 % 7,41 4
SIPE 610  % 9,36  7

 

Araba

Parte-hartzea:               % 86,04

Sindikatua Boto kopurua Portzentajea Ordezkari kop.
CC.OO. 88   % 6,96
ELA 123   % 9,73
ERNE 423   % 33,49
ESAN 277  % 21,93
EUSPEL 188 % 14,88 2
SIPE 141   % 11,16 2

 

Bizkaia

Parte-hartzea:                % 84,85

Sindikatua Boto kopurua Portzentajea Ordezkari kop.
CC.OO. 136   % 3,97 -- 
ELA 445   % 13
ERNE 1517   % 44,33 12 
ESAN 836   % 24,43
EUSPEL 177 % 5,17 1
SIPE 248   % 7,24 2

 

Gipuzkoa

Parte-hartzea:                      % 83,18

Sindikatua Boto kopurua Portzentajea Ordezkari kop.
CC.OO. 75   % 4,1 -- 
ELA 389   % 21,28
ERNE   628     % 34,35
ESAN 349   % 19,09
EUSPEL 118 % 6,45 1
SIPE 221   % 12,08 3

 

Ertzaintzaren Kontseiluko ordezkariak

Emaitza horiek behin betikoak direnean, hurrengo sindikatuek izango lituzkete ordezkariak Ertzaintzaren Kontseiluan (*): ERNE, ESAN, ELA, SIPE.  

Deialdia

Segurtasuneko sailburua Estefania Beltran de Herediak hauteskunde-prozesuaren funtzionamendu egokia eta, batez ere, parte-hartze handia nabarmendu ditu. «Ertzaintzaren langileek instituzioarekiko lotura eta konpromisoa dituen kolektiboaren irudia eman du. Hauteskundearen emaitza hauei esker hurrengo urteetan Segurtasun Sailak eta erakunde sindikalek lankidetzan aritu ahal izatea espero dut, lan-harremanen esparru egonkorra eta pozgarria lortu ahal izateko».

 

Aurreko hauteskundeetako emaitzak
  2002 2006 2010
ERNE 36,0 % 38,7 % 35,5 %
ELA 37,9 % 27,0 % 22,7 %
CC.OO. 13,8 % 11,3 % 7,5 %
EUSPEL   5,0 % 7,2 %
ESAN   8,4 % 12,8 %
SIPE 6,1 % 5,4 % 10,6 %
UGT 3,0 %    

 

(*) Ertzaintzaren Kontseilua kontsultak eta proposamenak egiteko erakundearen organo parekidea da, eta Segurtasun Saileko eta sindikatuetako ordezkariek osatzen dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko