Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Mexikoko Gestamp-en matrizegintzako lantegia inaguratu du, Euskadiko lehenengo proiektu publiko-pribatua nazioartean

2014.eko urriak 31

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Gestampeko presidente Francisco J. Riberas Gestampek Mexikon sortu duen fabrika berriaren, GESTAMP MATRICERÍA PUEBLAren, inaugurazioan izan dira gaur Pueblan. 

Inaugurazio-ekitaldia Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Mexikora egin duten bidaiarekin bat etorri da; horrenbestez, Arantza Tapia sailburua, Juan Ignacio García-Motiloa sailburuordea eta Kanpo Ekintzako idazkari Marian Elorza ere egon dira.

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Gestampen lantegi berria Euskadiko ekonomiak egin behar duen bidearen erakusle onena dela, baita Euskadiko enpresek egin behar duten nazioartekotzeko prozesuen adibidea ere. «Eusko Jaurlaritzak enpresekin egingo du bide hori, enpresa txiki zein haundiei laguntza eskainiz –gehitu du Lehendakariak-, Euskadiren nazioartekotzearen alde eginez». 

 Iñigo Urkulluk adierazi du merkatu globalak eskatzen duela bezeroei ekoizpen-zentroak jartzen dituzten lekura laguntzea eta, horregatik, proiektuaren nazioartekotzea indartzeko eta irauteko beharrezkoa dela. 

 «Eusko Jaurlaritzarekin matrizegintza bultzatzeko egin dugun lankidetza estimatzen dugu. Orain profesionalak prestatzeko erronkari egin beharko dugu aurre, eta horretarako 2015ean Gestamp Technologi Institute berrabiaraziko dugu, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskadiko erakundeekin lankidetzan», esan du Francisco Riberasek.

Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak eta Gestampek hitzarmen bat sinatu dute lankidetzarekin aurrera jarraitzeko. Hala, Gestampek eta Euskadiko erakundeek 30 milioi euroko inbertsioak egingo dituzte berriz, Ekarpen, Basque funtsaren eta Finantzen Euskal Institutuaren bidez, NAFTA merkatuan (Mexiko), Asian (Txina), Iparraldeko Europan (Suedia) eta Ekialdeko Europan (Errusia).  

Zehazki, Gestamp Matriceria Puebla Ekarpen inbertsio-sozietatearen eta Gestampen arteko joint ventureari esker, Gestamp Global Tooling izenekoari esker, abiarazitako matrizegintzako proiektuetako bat da.  Gestampek balio-kate osoa eskaini nahi die bezeroei eta, hala, beste zutabe bat eraiki du berak garatutako estrategian. Balio-kate horrek, bada, matrizeak eraikitzea eta ibilgailuetan muntatuko den azken pieza diseinatu eta gauzatzea barne hartzen ditu. Hutsune bat bete nahi du, gainera; hot stamping (beroko estanpazioa) teknologiaren eskera, hain zuzen. 

Gestampek 59 beroko estanpazio-lerro ditu instalatuta lan egiten duen eskualde guztietan, merkatuaren hazkundeari erantzun ahal izateko. 

Gestamp Global Toolingek Bizkaian du egoitza, eta karrozeria osoak diseinatzen, eraikitzen eta kudeatzen espezializatuta dago, proiektu globalen bitartez. Horietako % 85, hain zuzen, esportaziora bideratuta daude. Euskadin matrizegintza lehen fasean garatu ondoren, nazioartekotze-faseari ekin zitzaion 2012an, ICM/ICT eskuratzearekin batera. 

Nazioarteko hedapen hau Gestión Global Matricería (GGM) proiektuaren bidez egingo da. Proiektua Gestamp, Ekarpenek eta Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI taldea) osatzen dute. Lankidetza horren ondorioz, Gestamp Matricería Puebla sortu da, lehendakariak Mexikora egindako bidaian inauguratutakoa. Proiektu honek 57 lanpostu gehiago ekarriko ditu; horiek, bada, Bizkaian daudenei gehituko zaizkie, eta, guztira, 167 enplegu sortuko dira 2012az geroztik. Matrizegintzako instalazio honetara 8,6 milioi euro bideratuko dira, handitzeko eta makineriarako.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    "El lehendakari inaugura la planta de matricería de Gestamp en México http://t.co/jhGPCImQss

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)