Berriak
Eu

Jonan Fernándezek eta Maite Iturbek bakegintzan eta bizikidetzan EITB-k izan beharreko konpromisoak jasotzen dituen hitzarmen bat sinatu dute

2014.eko urriak 31

 

  • Lankidetza-hitzarmen hori beste pauso bat da bakea eraikitzeko ereduaren baitan, zeren eredu hori lankidetza publiko eta sozialean oinarritzen da. 
  • Bakearen plana bizikidetzaren normalkuntzan gure gizarteko erreferentziako sektore guztiak egoteko duen funtzioa betetzen ari da.

 Bakea eta Bizikidetzarako idazkari Jonan Fernándezek eta EITBko zuzendari nagusi Maite Iturbek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Bilbon. Lankidetza-hitzarmen horren helburua erakunde publikoak bakeari eta bizikidetzari egin diezaiokeen ekarpena definitzea da. Hitzarmena Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planeko ekimenen barnean dago eta, zehazki, «Komunikabide publikoen sentsibilizazio soziala eta konpromisoa» aipatzen den ekimenean. Plan horren helburua bizikidetzaren kultura sustatzea da giza duintasunean, giza eskubideetan, printzipio demokratikoetan, biktimekiko solidaritatean eta gatazken biolentziarik gabeko kudeaketan oinarrituta.

Esparru orokor honetan, bi jarduketa-ardatz nabarmentzen dira. Batetik, komunikazio sozialeko programak diseinatzea, behar den eta ahal den aldizkakotasunarekin. Bestetik, EITBrekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea, erakunde publiko honen konpromisoak definitzeko bakeari eta bizikidetzari egin diezaiokeen ekarpenari dagokionez. Gaur jarduketa-ardatz horietako bigarrena ari gara sinatzen.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, gure gizartean adostasun sozialak eta politikoak eragiten dituzten xede etikoek eta demokratikoek komunikabide publikoen erreferentzia-puntua izan behar dute bakearen eta bizikidetzaren gaian. Adostasun soziopolitiko handia duten eskakizun etikoak eta demokratikoak lankidetza-hitzarmen honen oinarrian daude, eta EITBren lehenengo konpromisoa jasotzen duten hiru puntuetan laburbildu daitezke:

·Indarkeriarik eza. Indarkeriarik ezarekin konprometituta dagoen kontzientzia kolektibo bati laguntzea, terrorismoaren bidegabekeriaren eta jasandako indarkeriaren aurrean.

·Giza eskubideak. Giza eskubideen defentsari eta biktimen minarekiko solidaritateari laguntzea.

·Bizikidetza. Bizikidetza integratzailea sustatzen laguntzea eta elkargune sozialaren prozesu bat ahalbidetzen laguntzea.

Bake eta Bizikidetza Plana garatzeko ikuspuntutik EITBrekin sinatutako lankidetza-hitzarmen honek garrantzi handia dauka. Bake eta Bizikidetza Plana interakzio sozialerako nahiz instituzionalerako duen funtzioa betetzen ari da. Plan hori gure gizarteko erreferentziako sektore guztiak bizikidetza normalizatzeko eginkizunean egotea ari baita lortzen. Besteak beste sektore hauek guztiak daude: nazioarteko erakundeak, tokiko erakundeak, unibertsitateak, hezkuntza-unibertsoa, sare asoziatiboa, gazteen alorra, Ertzaintza eta, orain, EITB.

IV Peace programa medio Ipar Irlandako ordezkaritzak gurera egin zuen bisita zela eta, joan den astean aipatu zen bezala, Eusko Jaurlaritza bakea eraikitzeko eredu berritzailea ari da sustatzen. Eredu berritzaile hori lankidetza publikoan nahiz sozialean oinarritzen baita. Lankidetza-hitzarmen hau eraikuntza horretako beste pauso bat da. Hitzarmen hori eredu egituratu eta sistematizatu bat da eta eredu horrek bizikidetzaren normalkuntzarekin zerikusia duten jarduketa-esparru guztiak hartzen ditu, ETAren osteko etapan. Eredu horrek iragana, oraina eta etorkizuna kudeatzen egiten du lan, herritarren ahaleginen eta ahalegin sozialen elkargunea lortzeko ekimen publikoen eta instituzionalen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Iturbe