Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Txileko Santiagon Gazte Justizia Euskadiko eredua aurkeztutko du Nazioarteko mintegi batean

2014.eko azaroak 02

Justiziako zuzendari Manuel Valín buru duen ordezkaritza batek Gazte Justiziari buruzko Nazioarteko Lehen Mintegian parte hartuko du bihartik aurrera, arloko 150 profesionalekin baino gehiagorekin batera.

• Eusko Jaurlaritzak, gainera, bi aldeko bilerez eta topaketez betetako agenda instituzionala prestatu du, Txilerekin lankidetza bultzatzeko eta jarduera-ildoak zehazteko.

• Euskadi adingabe arau-hausleak gizarteratzen buru da Estatuan: % 80,4k ez du berriz deliturik egiten.

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek, Manuel Valín Justiziako zuzendariaren zuzendaritzapean, gazte-justiziari buruzko esperientziak partekatzeko eta jarduteko ildoak zehazteko nazioarteko bilera batean hartuko du parte bihartik aurrera Santiagon, Txileko hiriburuan.

Txileko Gobernuak antolatutako bileran gazte-justiziaren arloko hainbat herrialdetako 150 profesionalek baino gehiagok hartuko dute parte (Peru, Frantzia, AEB, Erresuma Batua...). Gainera, Euskadiko ordezkaritzak Txileko gobernuarekin harremana estutzeko aprobetxatuko du aukera. Hala, adingabeen justiziaren arloan esperientziak trukatzeko eta elkarlanean aritzeko 2008an bi gobernuek sinatu zuten hitzarmena bultzatuko du.

GAZTE JUSTIZIAREN EUSKAL EREDUA

Txileko Gobernuak gonbidatu ditu Euskadiko ordezkariak nazioarteko topaketa garrantzitsura, gazte-justiziaren arloko Eusko Jaurlaritzako zerbitzuen eta programen emaitza bikainak ikusirik. Adingabe arau-hausleen gizarteratzeari dagokionez, Euskadi Estatuko aurreko ostuetan dago. Delituak berriz egiten dituztenen tasa ez baita % 20ra iristen. Hau da: delitu bat egin izanagatik justiziarekin harremana izan duten adingabeen % 80,4k ez du beste deliturik egiten berriz.

Gainera, Euskadi nagusi da adingabeekin bitartekaritza judizialeko prozesuetan, % 88,1eko arrakasta baitu. Beste era batera esanda, delitu bat egin duten gazte gehiengoak onartu egiten du, egindako kalteaz jabetzen da eta biktimak erreparatzen dituzte, neurri judizialak ordezten dituzten eta aldeen artean hitzartutako ekintzen bidez.

Gazte-justiziaren Euskadiko ereduaren arrakastaren beste adierazle bat da adingabe arau-hausleei ezartzen zaizkien neurrien % 74,8 «inguru irekian» betetzen dituztela. Hala, etxean bizi arren, eguneko zentroetara joan behar dute, anbulatorioko tratamendua jaso behar dute, zaintzapeko askatasun erregimena aplikatzen zaie, komunitatearen aldeko zeregin hezigarriak egin behar dituzte, asteburuetan etxera joaten dira, etab. Delituak egin dituzten adingabeei ezarritako neurrien % 25,2 soilik egiten dira Eusko Jaurlaritzaren zortzi zentroetako bost itxietan.

2014an, Eusko Jaurlaritzak guztira 13 milioi euro inbertituko ditu gazte-justiziaren Euskadiko sisteman, legea hautsi duten adingabeak erabat gizarteratzeko.

TXILERAKO BIDAIAREN AGENDA OFIZIALA

• Azaroaren 3a:

o Gazte Justiziari buruzko Nazioarteko Lehen Mintegia: Gizarteratze-politikaren markoan
o Lekua: Kongresu ohiaren bilkura aretoa. Santiago, Txile
o Ordua: 9:00etatik 17:30era
o Euskadiko ordezkarien hitzaldia (12:30ean): Gazteentzako lan hezigarria zentro askatasun-gabetzaileetan eta inguru irekian

• Azaroaren 4a:

o Gazte Justiziari buruzko Nazioarteko Lehen Mintegia: Gizarteratze-politikaren markoan
o Lekua: Kongresu ohiaren bilkura aretoa. Santiago, Txile
o Ordua: 9:00etatik 18:15era
o Euskadiko ordezkarien hitzaldia (12:30ean): Neurri judizialen eraginkortasuna.

• Azaroaren 5a:

o 9:00etatik 10:00etara, bilera SENAMEn (Txileko Gobernuaren Adingabeen Zerbitzu Nazionala) Marcela Labraña zuzendari nazionalarekin, Mario Acuña Gazte Justiziako Departamentuko buruarekin, Luis Martínez Ikasketen Unitateko buruarekin eta Catalina Zegers Nazioarteko Harremanen Unitateko buruarekin.
o 10:00etatik 13:00etara, bilera teknikoa Txileko Gobernuko Gazte Justiziako Departamentuan.
o 15:00etatik 17:00etara, laneko bilera gazte-justiziari buruzko gaiak lantzeko.

• Azaroaren 6a:

o 9:00etatik 13:00etara, bisitaldia Puente Altoko Berme Epaitegiaren auzitegi espezializatura, audientziak entzutea eta bilera parte-hartzaileekin.
o 15:00etatik 16:30era, bisitaldia Iparraldeko Zentro Metropolitarrera.
o 17:00etatik 17:45era, landutako gaien azterketa eta bisitaldiaren amaiera SENAMEko Zuzendaritza Nazionalean (Txileko Gobernuaren Adingabeen Zerbitzu Nazionala)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)