Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren igandean Athletic Club – Sevilla taldeen norgehiagoka dela eta

2014.eko urriak 30

Datorren igandean, azaroak 2, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 12:00etan hasita Athletic eta Sevilla taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, Euskotrenek erabiltzaileei 15 minutuz behineko ohiko zirkulazioaz gain, zenbait zerbitzu berezi eskainiko dizkie 10.59an, 11.14an eta 11:44an Pio Barojatik Ospitalerantz eta beste zerbitzu bat Atxuritik Ospitalerantz 11.21ean.

Norgehiagoka amaitu ondoren, tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurirantz 13:51n eta 14:05ean ohiko zerbitzua indartzeko.

Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau