Berriak Segurtasuna
Eu

Joko eta Ikuskizunen zuzendaritzak informazio- eta prebentzio-kanpaina bat egin du euskal diskoteketan segurtasun-neurriak betetzen direla egiaztatzeko

2014.eko urriak 30
Biharko Halloween jaia dela eta, Joko eta Ikuskizun Unitateko ertzainek lokalak ikuskatu dituzte azken egun hauetan
 
Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza informazio- eta prebentzio-kanpaina bat egiten ari da 700 pertsonatik gorako edukiera duten hamaika euskal diskoteketan, urriaren 27an hasi zen zeregin horretan. Horrela, diskoteka horiek beharrezkoak diren segurtasun-baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu du, bihar Halloweeneko gaua ospatuko baita. Kanpaina urte osoan, aldian-aldian, egiten diren kontrolen eta egiaztapenen baitan egin da.
 
Joko eta Ikuskizun Unitateko agenteak 700 pertsonatik gorako edukiera duten euskal diskoteketara joan dira aste honetan (Bizkaian sei diskoteketara, Gipuzkoan hirutara eta Araban bitara). Horrela, agente horiek diskoteka horien titularrei lokaleko larrialdi-planean jasotako segurtasun-neurriak gogorarazi dizkiete eta hau guztia ere egiaztatu dute: ebakuazio-bideak funtzionamendu-egoera ezin hobean daudela eta behar bezala seinaleztatuta daudela, suteen kontrako babes-sistemak behar bezala instalatuta eta seinaleztatuta daudela (berrikuste eguneratuaren data barne), saldutako sarreren kopurua, bertaratuko direnen aurreikuspena eta sarbide- nahiz edukiera-kontrolak baimendutakoarekin bat datozela.

Ikuskapen horietan aisia-establezimendu horien jabeei edo arduradunei ertzainek gogorarazi diete lokalean 16 urtetik beherakoak ez sartzea zein hamazortzi urtetik beherakoei edari alkoholdunak ez ematea ere kontrolatu behar dutela.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau