Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Mexikon izan dituen bileretan egiaztatu du herrialde horretako erreforma energetikoak aukera handiak eskaintzen dizkiela euskal enpresei

2014.eko urriak 30

Iñigo Urkullu lehendakariak Mexikoko Energia ministroarekin izandako bileran egiaztatu ahal izan du Mexikoko Gobernu Federala bultzatzen ari den erreforma energetikoak aukera handiak eskaintzen dizkiela energia arloko euskal enpresei.

Lehendakariak Joaquin Coldwell ministro mexikarrarekin izandako bileraren ondoko balorazioan azpimarratu nahi izan du ministroak berariaz helarazi nahi izan diela esker ona euskal enpresei enpresok Mexikoko Gobernuarekin lankidetzan aritu direlako erreforma horretarako aholkuak emanez.  

Bere aldetik, lehendakariak euskal enpresen zehaztasuna, nazioarteko izaera, betetze maila azpimarratu ditu, eta Euskadin energiaren politiketan bildutako esperientzia azaldu du.

Beste alde batetik, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak ere –lehendakariarekin batera dago Mexikon bidaia ofiziala egiten– egiaztatu du Mexikoko Gobernu Federala bultzatzen ari den erreforma energetikoak aukera handiak eskaintzen dizkiela energia arloko euskal enpresei, izan ere, ondo kokatuta daude herrialde horretan.

Lehendakariak herrialde aztekara egindako bidaiaren eremuan, Tapia sailburuak oso onuragarritzat jo du Pemex-ekin izandako bilera, izan ere, hor egiaztatu ahal izan dute bukatu egingo dela enpresa horrek hidrokarburoaren kudeaketan duen monopolioa eta merkatu hori beste enpresa batzuei zabalduko zaiela. Bestalde, Arantza Tapiak aurreratu du bihar Energiaren Batzorde Arautzailearekin eta Elektrizitatearen Batzorde Federalarekin bilduko direla zehatz-mehatz ezagutzeko zein izango den Mexikoko egoera energetiko berria arautuko duen araudia.

Ildo horretan, Arantza Tapiak azpimarratu nahi izan du Gobernu Federalak erreforma energetikoa arautuko duten 25 araudiak onartuko dituen unean bertan egiten ari direla  bilera horiek. 

 

MEXIKOKO ENERGIA MINISTERIOREN ETA EUSKO JAURLARITZAREN BATERAKO ADIERAZPENA

Mexikoko Energia idazkariak eta Euskadiko lehendakariak elkarrizketak izan dituzte energia esparruko aukera eta interes komunen inguruan

Mexikoko Energia idazkari Pedro Joaquín Coldwell lizentziaduna eta Euskadiko lehendakari Iñigo Urkullu bildu dira Energia Idazkaritzaren egoitzan, Mexikoren eta Euskadiren artean egon litezkeen lankidetza-esparruen gainean hitz egiteko.

Bi gobernuen agenda ekonomikoek zertan egiten duten bat aztertu dute bileran, zehazki, Mexikoko Energia Erreformaren ezarpenari eta euskal ekonomiaren alderdi industrialari eta, batez ere, energetikoari erreparatuta.

Energia Erreformaren ezarpen-fasean gauzatutako ekintzak nabarmendu ditu Joaquín Coldwell idazkariak; esaterako, PEMEX enpresari Ronda 0 esploratzea eta ustiatzea esleitzea, lizitazioen lehen fasea iragartzea eta Petróleos Mexicanos enpresaren eta beste operadore batzuen arteko elkarketak, hala nola gutxi barru Erreformaren 25 araudi argitaratzea, energia garbien ziurtagiriak lortzeko arauak barne.

Mexikoko industria elektrikoaren eredu berriak bidea eman dio inbertsio pribatuari, energiaren sorreran eta merkaturatzean parte hartzeko. Halaber, energia berriztagarriak matrize energetikoan txertatzea erraztu du; hau da, zalantzarik gabe, arlo horietan aukera egongo da euskal sektore energetikoarekin eta industrialarekin lankidetzan aritzeko. 

Euskadikoa energia-sektore garrantzitsua da, energia (argindarra, gasa, lurruna eta petrolio findua) sortzeko eta banatzeko jarduerak ezaugarri direna. Gainera, bereizgarria da industria, ekipo-ondasunez hornitzen baititu jarduerok, eta aipagarriak energia-instalazioetarako ingeniaritza eta zerbitzuak.

Lehendakariak bileran azaldu du euskal energia-sektoreko enpresak nazioartean dihardutela eta beste herrialde batzuetara teknologia eta esperientzia daramatela. 

Euskal enpresek lantegiak ezarten dituzten herrialdeetatik nagusietako bat da Mexiko, eskaintzen dituen aukerengatik. Hain zuzen, bertako elektrizitate-eroaleen eta banatzaileen eta energia berriztagarrien sektoreak dira euskal enpresa gehien daudenak. 

Bileran izan ziren, besteak beste, SENEReko Elektrizitate idazkariorde César Emiliano Hernández Ochoa dk. eta Energia Elektrikoaren Erabilera Eraginkorrerako Batzorde Nazionalaren zuzendari nagusi Odón de Buen Rodríguez ingeniaria, hala nola Iberdrola, Arteche Group, Ingeteam, Sener Grupo de Ingeniería eta Velatia euskal enpresen eta Energiaren Klusterraren ordezkariak.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#MEXICO] El Lehendakari constata que la reforma energética mexicana abre grandes oportunidades a empresas vascas ➡ http://t.co

  • @grupospri
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#MEXICO] El Lehendakari constata que la reforma energética mexicana abre grandes oportunidades a empresas vascas ➡ http://t.co

  • @GetxoEAJ
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Lehendakari constata en sus encuentros en México que la reforma energética de este... http://t.co/4noVX6Jloi

  • @Jmmurria
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#MEXICO] El Lehendakari constata que la reforma energética mexicana abre grandes oportunidades a empresas vascas ➡ http://t.co

  • ana
    2014.eko urriak 30

    PUES ME ALEGRO MUCHO @IURKULLU LE DOY TODO MI APOYO

  • @anamarti4
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari constata en sus encuentros en México que la reforma energética de este país abre grandes oportuni... http://t.co/TcFPqnWkZ1

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)