Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak nazioen aniztasuna aldarrikatu du Mexikoko Senatuaren aurrean

2014.eko urriak 30

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiren nazio errealitatea aldarrikatu du gaur Mexikoko Senatuaren aurrean egindako agerraldian, eta Espainiako estatuak Euskadiren egokitzea eta nazio aniztasuna onartu behar dituela adierazi du.

Lehendakariak esan du bere helburu pertsonala dela indar politiko guztiek parte hartuko duten akordio zabal bat lortzea, gizarteak berretsiko duena, eta errespetatua izango dena”. Horrela, lehendakariak Euskadiren Estatus Politiko berria aldarrikatu du etorkizun proiektu bat eraikitzeko”.

Lehendakariak Mexikoko Senatuko Kanpo Harremanetako Batzordearen aurrean egin ditu hitzok.  Bertan buru izan da Senatuko bertako presidentea bera, Luis Miguel Barbosa. Presidenteak errespetua adierazi dio “Euskal Herriaren etorkizunari nazio bezala”. Espainiar estatuko aniztasuna onartu du Barbosak eta adierazi du Euskadi modu egokian ari dela garatzen munduan ahots propioa izateko helburua.

Bestalde, lehendakariak Euskadiren giza garapen eredua azaldu du Senatuan, gizakian oinarritutako eredu gisa, Hezkuntza, Osasuna eta Gizarte politikak bultzatuz. Aldi berean enpresei ere laguntzea ere helburu du eredu honek, lehendakariaren esanetan, hauek enplegua sor dezaten.

Bere hitzaldian, adierazi du hiru direla egun Eusko Jaurlaritzaren ardatzak: berpizkunde ekonomikoa, Bakearen eta Bizikidetzaren egonkortasuna eta Autogobernuaren garapena. Lehendakariak esan du lehenengo ardatza industriaren lidergoan, hezkuntzan, nazioartekotzean eta berrikuntzan oinarritzen dela. Horrela azpimarratu du Mexiko lehentasunezko herrialdea dela helburu horietan.

Bake eta Bizikidetzari dagokionean, lehendakariak esan du Euskadik une historikoa bizi duela, aurrera begiratu behar duela eta ETA-ren indarkeria betiko amaitu bada ere, ETAk desagertzea beste etorkizunik ez duela.

Senatuko agerraldiaren aurretik, lehendakaria Mexikoko Kanpo Harremanetako ministroarekin, José Antonio Meaderekin elkartu da. Bileran lehendakariak Euskadiren egoera soziala, ekonomikoa eta politikoa azaldu du. Horrela autogobernua eguneratzeko Euskadin lantzen ari den bidea ere azaldu du lehendakariak. Bere aldetik, ministroak Peña Nieto presidentearen esker oneko hitzak helarazi dizkio lehendakariari euskal enpresek eta euskal diasporak Mexikon egiten duten lanagatik. Gainera, ministroak adierazi dio bere gobernuak Euskadirekin harremanak sendotu nahi dituela enpresa arloan, hirien garapenaren arloan, eta garapena eta gizarte kohesioa uztartzeko binomioari dagokionean. Lehendakariak bileraren balorazio baikorra egin du.

Azkenik, lehendakariak gaur hitzaldia eskainiko du Mexikoko UNAM unibertsitate nagusiko akademiko eta katedratiko talde baten aurrean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari reivindica ante el Senado de México el reconocimiento a las diversidades nacionales http://t.co/vmxsvzwKvE ANIMO @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)