Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

2014ko Euskadi Literatura Sariak

2014.eko urriak 29

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 2014ko Euskadi Literatura sarietan ezagutzeko falta ziren irabazleen izenak jakinarazi ditu gaur Donostian, saridunetako batzuk ere presente zirela egin den prentsaurrekoan. Hona hemen, sail bakoitzean irabazle gertatu diren lanen eta idazle edo marrazkilarien izenak:

  • Literatura lanaren ilustrazioa: “Habiak”, Maite Gurrutxagarena.
  • Euskarazko haur eta gazte literatura: “Orkestra lurtarra”, Harkaitz Canorena.
  • Euskarazko saiakera: “New York-Martutene” Joseba Gabilondorena.
  • Gaztelaniazko saiakera: “Espaciosa y triste. Ensayos sobre España”, Jon Juaristirena.

 Saritutako lanen eta idazleen gaineko informazio gehiago eta zehatzagoa, atxikitako dokumentuan eskuratu daiteke. 

Joan zen urriaren 8an aldiz, honako  atal hauetako irabazleen berri izan genuen:

  • Euskarazko literatura: “Nevadako egunak”, Bernardo Atxagarena
  • Gaztelaniazko literatura: “Cómo pudo pasarnos esto”, Idoia Estornesena
  • Euskarazko literatura itzulpena: “Gauzen ordena naturala”, Iñigo Roqueren itzulpena

2014ko Euskadi Literatura Sarien banaketa ekitaldia datorren azaroaren 20an izango da Bilbon.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Juaristi; Maite Gurrutxaga