Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kudeaketa "errotik aldatu du" Eusko Jaurlaritzak, udaletatik atera eta lanbidera eraman baitu

2010.eko ekainak 07

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileak gizarte-zerbitzuen zirkuitutik atera eta enplegu-bulegoen esku geratuko dira, lanerako aktibatu daitezen

Sailburuak, "egintzat jo du" enplegu-politika aktiboen transferentzia "uda aldera" egingo dela. Egoera ekonomikoak ez du "inola ere transferentzia aldatuko", adierazi du Gemma Zabaletak.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak eta Autonomia Erkidegoko zortzi udalek Errenta Aktiboko Plan Pilotua jarri dute abian. Proiektu horrek goitik behera aldatzen du orain arte indarrean egondako eredua, udaletik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura eramaten baitu diru-sarrerak bermatzeko prestazioen kudeaketa. Momentuz, esperientzia Elgoibar, Erandio, Amurrio, Agurain, Irán, Portugalete, Lasarte eta Basauriko udaletan egingo da, herri horietan baitute Lanbideren bulegoak. Udal horien laguntza eta lankidetza funtsezkoa izan da plana garatzerakoan.

Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetatik lanerako aktibatuko dira, gizarteratzeko hitzarmenak sinatuz eta haien ezaugarrietara egokitutako prestakuntza-ikastaro eta programen bitartez. Horrela, Lankidek prestazioak eta aktibazioa konektatuko ditu, eta horretarako bi gauzen kudeaketa bere gain hartuko ditu. Politika aktiboen transferentzia lortzen denean eximen hori udalerri guztietara zabaldu ahal izando da.

Gemma Zabaleta, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak adierazi duenez, plan honekin "kultur aldaketa" baten aurrean gaude. "Orain arte egindako enplegu politika aldatuko dugu, batez ere laneratzen zailak diren giza taldeekin. Izan ere, orain arte, nagusuki, prestazio ekonomiko bat ematen genion egoera zailean zegoenari, orain berriz, haien laneratze aktiboaz arduratuko gara", azpimarratu de Gemma Zabaletak.

Enplegu-politika aktiboen transferentzia 

Sailburuak, "egintzat jo du" enplegu-politika aktiboen transferentzia "uda aldera" egingo dela. Egoera ekonomikoak ez du "inola ere transferentzia aldatuko", adierazi du Gemma Zabaletak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta