Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak kudeaketa bikaintasunari eta pazientearen arretari emandako 4 Best in Class sari jaso ditu IX. edizioan

2014.eko urriak 29

Best in Class 2014 sariak emateko ekitaldia

Bilbo-Basurtuko ESIk hiru BIC sari jaso ditu kategoria hauetan: Zerbitzu onena Gutxiegitasun Kardiakoaren Kudeaketa Integralean; Erretina eta Bitreoan; eta Onkologian.

Barrualde-Galdakaoko ESIk BIC saria jaso du kategoria honetan: Zerbitzu onena Eskizofrenia espezialitatean.

Best in Class 2014 sariak bart banatu dira Bartzelonako World Trade Center-en egindako ekitaldian.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Euskadi nabarmendu da Estatuko osasun-erakunde onenak euren kudeaketa-bikaintasunagatik eta pazienteei emandako arretagatik saritzen dituen ekimenean. Osakidetzak 4 garaikur lortu ditu aurten, eta 20 kategoriatan finalista izan da.

Espezialitateka, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak, egun, Bilbo-Basurtuko ESI denak, aurreko urteetan ere sariak jaso dituenak, aurten honako sariak eskuratu ditu: Zerbitzu onena Gutxiegitasun Kardiakoaren Kudeaketa Integralean, Erretina eta Bitreoan eta Onkologian.

Halaber, Galdakao-Usansoloko Ospitaleak, egun Barrualde-Galdakaoko ESI denak, zerbitzu onenaren saria jaso du Eskizofrenia espezialitatea.

Jasotako sarioz gain, Bilbo-Basurtuko ESI, Donostia Unibertsitate Ospitalea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea eta Barrualde-Galdakaoko ESI beste 20 kategoriatan finalista izan dira.

Osakidetzaren zuzendari nagusi Jon Etxeberria pozik da jasotako sariokin, kudeaketan eta profesionalek pazienteei emandako arretan bikaintasuna lortzearren egindako ahalegina saritu baita. Jon Etxeberriak ekitaldiaren amaieran adierazi duenez, «gaur jaso ditugun sari hauek motibazio-iturri dira irabazleentzat eta Osakidetzari bultzada ematen diote Estatuan ereduzkoa den osasun-zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitatezkoa izaten jarraitzeko». 

Best in Class sariak Contenidos e Información de Salud argitaletxearen Gaceta Médica argitalpenak eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Osasun Berrikuntza eta Kudeaketako Katedrak sustatzen dituzte elkarlanean.

Hautagaien artean, PAKI indizean puntuazio onena lortzen duten lehen mailako arretako zentroak, ospitaleak eta zerbitzu zein unitateak saritzen dira. Aurtengo edizioan, hautagai izan dira 633 erakunde eta 100 ospitale baino gehiago.

PAKI indizeak, besteak beste, honako arlo hauetan lortutako emaitza kuantitatibo eta kualitatiboak hartzen ditu kontuan: arreta-zerbitzuak, irisgarritasuna, zerbitzu-zorroa, bezeroen gogobetetzea, interesdunei emandako informazioa eta lortutako aitortzak. 

 Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriak 29

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @KZguneaTIC
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    @osakidetzaEJGV recibe 4 Premios Best In Class a la excelencia en la gestión y la atención al paciente http://t.co/hbHGIBw7bN @Irekia

  • @iurkullu
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    @osakidetzaEJGV-k kudeaketa bikaintasunari eta pazientearen arretari emandako lau sari jaso ditu http://t.co/q5J2K0QdH1

  • @kronikoensarea
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OSAKIDETZA] Recibe 4 Premios Best In Class a la excelencia en gestión y atención al paciente ➡ http://t.co/Y8O6SFiSwi #eusnet

  • @josebapdh
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OSAKIDETZA] Recibe 4 Premios Best In Class a la excelencia en gestión y atención al paciente ➡ http://t.co/Y8O6SFiSwi #eusnet

  • @Innobasque
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OSAKIDETZA] Recibe 4 Premios Best In Class a la excelencia en gestión y atención al paciente ➡ http://t.co/Y8O6SFiSwi #eusnet

  • @GetxoEAJ
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Osakidetza recibe 4 Premios Best In Class a la excelencia en la gestión y la atención... http://t.co/PIcMKhq6Wq

  • @anamarti4
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OSAKIDETZA] Recibe 4 Premios Best In Class a la excelencia en gestión y atención al paciente ➡ http://t.co/Y8O6SFiSwi #eusnet

  • @puenteplaza
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OSAKIDETZA] Recibe 4 Premios Best In Class a la excelencia en gestión y atención al paciente ➡ http://t.co/Y8O6SFiSwi #eusnet

  • @jonandertorres
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza recibe 4 Premios Best In Class a la excelencia en la gestión y la atención al paciente. http://t.co/Pdtv0SBWhX

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)