Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak enpresa eta instituzio euskaldun eta mexikarrak batuko dituen “Mexiko Mahaia” sortuko du

2014.eko urriak 29

Urkulluk bigarren enpresa-topaketa izan du 70 euskal filialekin, merkatu berriak aztertzeko 

Hurrengo urterako Aurrekontuen Lege Proiektuan 10.700 milioi inguru nazioartekotzera zuzenduko dira 

Iñigo Urkullu lehendakariak bigarren topaketa izan du euskal enpresekin. Topaketa horiek herrialde aztekara egun hauetan egiten ari den bidaia ofizialeko agendan aurreikusita zeuden. Bidaia ofizial hau Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batekin batera ari da egiten lehendakaria. Hala, lehendakariak eta Arantza Tapia sailburuak 70 euskal filialekin bilera egin dute. Gainerako 80 euskal filial horietatik gehienak Mexiko hirian edo hortik gertu dauden estatuetan daude, esaterako, Pueblan.

Bere hitzaldian, lehendakariak Mexikok euskal enpresentzat duen garrantzia azpimarratu du, hauen bigarren aukera baita atzerrian inbertsioak egiteko. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak enpresa eta euskal eta Mexikoko instituzioez osatutako “Mexiko Mahaia” eratuko du lehentasunak identifikatu eta jarduerak zehazteko. Proiektu hau datorren urtean jarriko da martxan, lehendakariak esan duenez. 

Querétaron egin zuen bezala, topaketa hauen helburua enpresen nazioartekotze-esperientziari buruz entzutea eta esperientzia hori partekatzea dela adierazi du lehendakariak. Horrela, Eusko Jaurlaritza Euskadiko «premia larriaren» baitan egiten ari den politikak egokituko baitira. Euskadik merkatu berriak bilatzeko premia baitu «horietara gure produktuak bidaltzeko eta, batez ere, produktu horiek fabrikatzeko lekuak aurkitzeko».

Nazioartekotzea (zerbitzu publikoen aldeko apustuarekin batera) Gasteizko Gobernuaren lehentasunetako bat dela adierazi du Urkulluk, eta helburu horretarako hurrengo urterako aurreikusitako 10.700 milioi euro inguruko aurrekontuko «zati handi» bat bideratuko dela iragarri du. «Oparoaldian arriska gaitezke eta, batzuetan, ez asmatzeko luxua izan dezakegu. Orain, arriskatu egin behar gara, baina ezin dugu hutsik egin», adierazi du.

Seriotasuna eta inplikazioa 

Era berean, herrialdeko agintari ekonomiko nagusiekin bai berak bai Arantza Tapia sailburuak topaketak izan dituztela adierazi du, euskal ordezkaritza Mexikon egiten ari den misio ekonomiko honetan. «Mexikon transmititzen ari zareten seriotasuna eta inplikazioa izan da transmititu digutena, orain arte», ziurtatu die bileran zeuden enpresariei. «Gure herriaren enbaxadore onenak zarete», esan du.

Euskadiko egoera ekonomikoa eta hurrengo urterako aurreikusitako ehuneko 1,7ko hazkunde-aukerak aipatu ditu lehendakariak bere agerraldiko beste une batean. Hazkunde hori hiru faktore hauekin lotu du: euskal ekonomiaren oinarri industrial nahiz esportatzailearekin, hazkunde jasangarriaren eta giza garapenaren estrategiarekin eta ETAren behin betiko amaieraz geroztik hiru urte pasatu ostean, bakearen sendotzearekin.

Kide estrategikoak

Urkulluren ustez Mexikoren eta Euskadiren «agenda ekonomikoaren» artean dauden antzekotasun handiak direla aipatu du bere agerraldiko beste une batean, Querétaroko enpresekin egin zuen bileran bezala. Horrez gain, agenda honek euskal ekonomiari ematen dizkion aukera potentzialak ere aipatu ditu lehendakariak. 

Esaterako, Peña Nieto presidentearen gobernua egiten ari den Garapenaren Plan Nazionala, 2018ko Azpiegituren Programa eta sektore energetikoaren eraberritzea aipatu ditu eta «lankidetza estrategikoaren» alde egitea ere aipatu du. «Lankidetza estrategiko» hori energiaren, automobilgintzaren, aeronautikaren, informazioaren teknologien eta elektrizitatearen nahiz elektronikaren sektorean egingo litzateke, sektore horiek oso garrantzitsuak baitira bi ekonomietarako. 

«Gure ekimena modu efikazean orientatzeko enpresari hauek entzun nahi ditugu eta horiekin ideiak erkatu nahi ditugu; zeren herrialde hau giltza da gure estrategiarako, presentziarengatik, aukerengatik eta etorkizuneko egonkortasunarengatik», esanda amaitu du.

"LAS VIZCAINAS"

Iñigo Urkullu lehendakariak Loyolako Inazio Deunaren Ikastetxea bisitatu du, “Las Vizcaínas” ere deitua. Zentro hau XVIII. mendean sortu zuen Aranzazuko Andre Mariaren Kofradiak eta euskaldun jatorria zuten neskei zuzendutako ikastetxea zen. Gaur egun ikastetxea izaten jarraitzen du eta euskaldunentzat ateak zabalik mantentzen ditu. 

Eraikina ikusi eta gero, lehendakariak eta Kanpo Harremanetarako ordezkariek Gernikako Arbolak urtadarra bisitatu dute. 

 

 

 

 

 

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @easonomics
    2014.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco apuesta por México y creará una mesa económica: http://t.co/X8CU4OCtuA

  • @bilbaometropoli
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco creará la “Mesa México” para reunir a empresas, instituciones vascas y mexicanas en un mismo foro http://t.co/aPmurPdtgv

  • @anamarti4
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco creará la “Mesa México” para reunir a empresas, instituciones vascas y mexicanas en un mismo foro http://t.co/qgyZJgQi4o

  • ana
    2014.eko urriak 30

    pues me alegro mucho animo @iurkullu es bueno para euskadi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)