Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

300.000 euro ekipamendu zientifikoa eskuratzeko. (2014-10-28(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-10-28

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak onartu du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko deialdia egiten duen Agindua. Laguntza hauek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragileei daude zuzenduak (UPV/EHU salbu). Deialdiak 300.000 euroko diru-kopurua du.

Aipaturiko sareko kide dira, eta beraz, deialdiaren onuradun: Oinarrizko eta Bikaintasun Ikerketarako Zentroak; Unibertsitateetako zentro, departamentu, atal, institutu edo bestelako ikerketa unitateak, UPV/EHUkoak izan ezik; Teknologia Zentroak; eta Ikerketarako Zentro Sektorialak.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan