Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

8,62 milioi euro musika-ikastegientzako. (2014-10-28(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-10-28

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak onartu du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, musika-ikastegiak finantzatzera bideratutako diru-laguntzen deialdia egiten duen Agindua.

Diru-laguntza deialdi honek 8.629.962 euroko diru-kopurua du, eta onuradun izan daitezke: Titularitate publikoa edo pribatua duten musika-eskolak, arautu gabeko irakaskuntza emateko baimena dutenak, eta titularitate publikoa duten Kontserbatorioak, irakaskuntza arautua emateko baimena dutenak.

Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan