Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Basque Country Magazine sortu du espazio digitaleko Euskadiren promozioaren lider izateko

2014.eko urriak 29
  • Doako aldizkari digitalak Euskadiko turismo eskaintza aurkeztuko du inoiz ikusi ez den moduan, bost hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez. 
  • Basque Country Magazine Euskadik turismoari eskaintzen dion guztia sakonago ezagutzeko interesa dutenentzako irtenbidea da.
  • Basque Country estrategia Euskadiko turismoaren merkatu nagusietan sartu du.

Eusko Jaurlaritzak Basque Country Magazine aldizkari digitala aurkeztu du gaur turismoaren sektoreko ordezkarientzako ekitaldi batean. Han izan dira Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza, Turismoko zuzendari Mertxe Garmendia eta Basquetour-eko zuzendari Arantza Madariaga. Argitalpen honi esker, Euskadiko turismoaren sustapenak paperetik digitalerako saltoa emango du, eta Euskadiko eskaintza inoiz ikusi ez den moduan aurkeztuko da.

2020ko Turismoko Plan Estrategikoaren arabera beharrezkoa dira, batetik, berrikuntza bultzatzea eta, bestetik, lehiakortasuna hobetzeko teknologia berriak eta tresnak erabiltzea. Basque Country Magazine erabiliz, Euskadik e-turisten eskaerei erantzun nahi die, hau da, bidaiatu aurretik edo lekura iritsi ondoren informazioa bilatzeko mugikorretako aplikazioak erabiltzen dituzten horiei.

Basque Country Magazine aldizkariari esker, Euskadik espazio digitalean erabilera berrien sustapena zuzenduko du. Izan ere, erabiltzailearen jarrera aldatu egiten da, bere gailu gogokoenetik informazioa lortzen badu, eta horrek turismoaren sektorean iraultza sortu du.

Euskadi ikusteko modu berria

Basque Country Magazine tabletetarako eta weberako Euskadiri buruzko aldizkari turistiko berria da, eta generoan berria den formatua du. Kalitate bikainekoa da eta bost hizkuntzatan argitaratuko da: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez. Euskadik turismoari eskaintzen dion guztia sakonago ezagutzeko interesa dutenenei zuzendu zaie.

Basque Country Magazine doako aldizkari digitala da, une honetan  iOs-en App Store eta, laster, Android-en Google Play dendetan eskuratu daiteke. Bideoak, argazkiak, planoak, helbide erabilgarriak eta gomendatutako esperientziak jasotzen ditu, bidaiariei irteerak planifikatzen laguntzeko.

Tabletetan ez ezik, Basque Country Magazine ordenagailuetarako eta smartphoneetarako egokitutako web orria du. Bestalde, www.turismo.euskadi.net webgunean ere lor daiteke informazioa, Euskadiko turismoari buruzko erreferentziako lekua baita.

Turismoaren merkatua batez ere Interneten antolatzen den arren, ezin dugu ahaztu badagoela arlo tradizionalago bat. Horregatik, Basque Country Magazine aldizkariko edukia paperean ere argitaratu da, poltsikoko formatuan, eta Euskadiko turismo-bulegoetan eskuratu ahalko da.

Basque Country Magazine aldizkariaren lehen zenbakia informazio orokorra biltzen du: hiriak, kostaldea, natura, ondare kulturala, ondare industriala eta gastronomia.

Bestalde, irakurleei Euskadiko kultura ezagutarazteko atalak ere baditu: euskara, musika, ohiturak, jaialdiak, erosketak... Dena sormenez azalduta.

Basque Country Magazine Euskadi bisitatu aurreko kalitate handiko lehen esperientzia da, munduari gure herria erakusteko beste modu bat.

Era berean, Euskadiko pertsonai ospetsuen laguntza nabarmendu behar da. Balizko bisitarientzako gomendioak eta iradokizunak prestatu dituzte. Elena Arzakek, Edurne Pasabanek, Martín Berasategik, Eneko Atxak, Javier Aguirresarobek, Iker Martínezek, Aritz Aranburuk eta Mikel Erentxunek hartu dute parte. Gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu beren konpromisoagatik.

Euskadiko turismoa merkatu nagusietan promozionatzeko erabiliko den aldizkaria Holiday World Travel Market azokan aurkeztuko dute, Londresen, azaroaren 3tik 6ra.

Munduan egiten diren nazioarteko azoken artean garrantzitsuenetako bat da, baita sektoreko profesionalentzako topaleku ere. Negozio-aukera ugari sortzen dira bertan.

Horregatik, Euskadik standa jarriko du, beste inorekin partekatu gabe lehen aldiz. Bertan, Euskadiren turismoari dagokion guztia bilduko dute. Hainbat erakunderen babesa jaso du.

Nola kontsultatu Basque Country Magazine?

Gaur egun, app storen eskura daiteke ipad-erako aplikazioa:

  • IPAD-ETAN
  1. Sartu ipad-eko app store dendan. Bilatu Basque Country Magazine eta instalatu.
  2. Ireki Basque Country Magazine kioskoa, aldizkari guztiak ikusteko.
  3. Deskargatu aldizkaria, nahi duzun hizkuntzan

 

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GorlizTurismoa
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco crea Basque Country Magazine para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http://t.co/AvKl1MgUUE

  • @SharingBrands
    2014.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco crea Basque Country Magazine para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http://t.co/XAyZYbKoVW

  • @normy_17
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco crea "Basque Country Magazine" para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http:…

  • @as13rm0ran
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco crea "Basque Country Magazine" para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http:…

  • @mikel_uriguen
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco crea "Basque Country Magazine" para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http:…

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco crea "Basque Country Magazine" para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http:…

  • @ElGuisanteVerde
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    "@MariblNavascues: Nace BasqueCountry Magazíne http://t.co/aq671uZhT4" #BasqueCountry por ahora sólo Apple Store y Ipad!

  • @MariblNavascues
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    Nace BasqueCountry Magazíne http://t.co/XJONYZ0NVw

  • @enavista
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco crea "Basque Country Magazine" para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http:…

  • @agirrecenter
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco crea "Basque Country Magazine" para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http:…

  • @Innobasque
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco crea "Basque Country Magazine" para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http://t.co/DPGvj3MkwU

  • @Aarostegi
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @rinconitziar: El Gobierno Vasco crea Basque Country Magazine para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http:…

  • @agirregabiria
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco crea Basque Country Magazine para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http://t.co/MlFXCzHSVn

  • @bilbaometropoli
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco crea Basque Country Magazine para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http://t.co/0oddyyHcZP

  • @SUnzurrunzaga
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco crea Basque Country Magazine para liderar la promoción turística de Euskadi en el espacio digital http://t.co/qBNA4nPPlw

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)