Berriak
Eu

URA-Uraren Euskal Agentziak eta Pasaiako Udalak hitzarmen bat sinatu dute honako proiektu hau idazteko: Pasaia Donibaneko hondakinen uren kolektore-hodi biltzailea eraikitzeko eta Añarbeko Uren Mankomunitateko Saneamendu orokorreko sarearekin lotura egiteko Proiektua.

2014.eko urriak 28

URA-Uraren Euskal Agentziak (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailera atxikia) eta Pasaiako Udalak hitzarmen bat sinatu dute honako proiektu hau idazteko: Pasaia Donibaneko hondakin uren kolektore-hodi biltzailea eraikitzeko eta Añarbeko Uren Mankomunitateko Saneamendu orokorreko sarearekin lotura egiteko proiektua.

Proiektuaren xedeak honako hauek dira. Donibane kaleko azpialdean kolektore-hodi baten eraiketa-lanak definitzea. Añarbeko Sarearekin lotura egitea. Udalaren ur-hornikuntzarako sarea eta ur-hondakinen kolektore sekundarioen berriztatzea. Drainatze urbanoa egitea eta Donibabe kalea zeharkatzen duten azpiegitura eta zerbitzuak lurperatu eta berriztatzea.

Iñigo Ansola URAko zuzendari nagusiak¡ azpimarratu duenez: “Proiektu honek erabateko garrantzia du URArentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat, Pasaiako badiaren biziberritzea bultzatzeko baliotsua baita oso. Eta URAren helburuak lortzeko bide oso lagungarria delako. Alegia, EAEko ur-masen egoera ona mantendu edota lortzea.”

Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak azaldu du: Gaur sinatuko dugun hitzarmen honek berebiziko garrantzia dauka gure herriarentzako. Gezurra badirudi ere, herriaren zati batek, Donibaneko alde zaharrak, XXI. Mendean aurrera goazela, ur zikinak saneamendu saretik pasa gabe isurtzen jarraitzen du.

Agirregabiriaren esanetan, “Udal honetan egon garenok, oraingook eta nire aurretik egon direnak gogor lan egin dugu gaurko eguna iritsi zedin. Gaur harro esan dezaket jada gutxi falta dela horren beharrezkoa eta ulertzeko zaila den arren orain arte egin gabe egon den obra gauzatu dadin”.

“Izan ere, benetako biziberritzeari ekin nahi badiogu, pasaitarren beharretatik oinarriturik hasi beharko dugu, eta gaurkoa horren adierazle da. Eta noski, edozein proiektu gauzatzen dela ere, herritarrekin aurretik partekatuko dugu ulertuta euren egunerokoan eragin handia izango duen proiektua izango dela”.

Proiektu horrek erabateko garrantzia du bi erakundeentzat, Pasaiako badiaren biziberritzea bultzatzeko baliotsua baita oso. Halere, proiektuak zailtasun tekniko nabarmenak ditu. Izan ere, lanok Donibane kalean egin beharko dira: berezitasun nabarmeneko eremu fisikoa. Horregatik, Udalaren eta Agentziaren arteko lankidetza estua ezinbestekoa izango da — jakina, lurraren ezaugarrien ikerketa xehatua egiteaz gain — lanak ondo egite aldera. Halaber, ezinbestekoa izango da Udala eta Añarbeko Uren Mankomunitatearekin — azpiegitura kudeatuko duena —  elkarlan estuan aritzea  erabakiak hartzerakoan (batik bat, kolektore berria egiteko egon daitezkeen aukeren artean erabakitzerako orduan).

Uraren Euskal Agentziak honako konpromisoak hartu ditu. Ikerketa geoteknikoa idazteko lanak kontratatzea. Lanon egikaritze proiektua kontratatzea. Eta lanon kontratazioaren kostuaren %90a (117.000,00 €) bere gain hartzea. Pasaiako Udalak, bestetik, honako konpromisoak. Eragindako finka pribatuen barruan datuak hartzera. Idazterako orduan, eskura jartzea proiektua idazteko interesgarria izan daitekeen informazio guztia. Proiektu horren onespena. Eta, azkenik, lanon kontratazioaren kostuaren %10a (13.000,00 €) bere gain hartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatea