Berriak Lehendakaritza
Eu

Tapiak talentua aberriratzeko programa pilotoa iragarri du, Aernnova Mexiko enpresaren bisitan

2014.eko urriak 28

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu den Arantxa Tapia azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak talentudun eta prestaturik dauden gazteak Euskadira bueltatzeko programa pilotoa abiaraziko du. Iragarpen hau Jaurlaritzaren delegazioak Mexikon egiten ari den bidai ofizialaren testuinguruan kokatzen da, Aernnova Mexiko enpresaren bisitan zehazki. 

Tapiak adierazi du euskal diasporaren kontzeptua aldatu egin dela, Euskaditik alde egiten dutenak prestaturik dauden gazteak baitira. Hori dela eta, datorren urtera begira Eusko Jaurlaritzak talentua non dagoen eta Euskadik zer beharrizan dituen identifikatuko ditu laguntza-programa berezia ezartzeko. Gizartea zahakitzen ari dela aipatu du eta Euskadik hazkundea emango dion jende prestatua beharko duela gehitu  du. 

Eusko Jaurlaritza Mexikon egiten ari den bidai instituzionalaren bigarren egunean, Aernnova enpresak Queretaro Estatuan dituen instalaziok bisitatu ditu. Bertan, enpresako presidente eta Euskadiko aeronautika Clusterraren buru Iñaki López Gallastegirekin bildu dira.

Aernnovak Arabako Teknologi Parkean du bere egoitza nagusia eta aero-egituren eremuan, munduko maila gorenean dago. Arantxa Tapia sailburuak adierazi du 

Mexikon dituen bi fabrikek 2008 eta 2009an zabaldu zituzten ateak eta aero-egituren eta osagarri metalikoen eraikuntzara zuzenduta daude. Airbus, Boeing, GE Aviation, eta Bombardier dira, besteak beste, Aernnovaren bezeroak. 2013ko ariketaren amaieran 4.500 langile baino gehiago zituen eta fakturazioa 612 milioi eurora iritsi zen. 

Lehendakariak Mexico Business Summit-ean hartuko du parte eta bertan intebentzio bat izango du Gobernadoreen arteko mahainguruan. Mahaingurua 16:45etan izango da, 23:45ak Euskadin. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    "Tapia anuncia un programa piloto para repatriar el talento a Euskadi, en su visita a AERNOVA MÉXICO" http://t.co/YYQ11xuTIc

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)