Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Gobernu Kontseilua bideokonferentzia bidez elkartu da Jaurlaritzaren historian lehendabizikoz

2014.eko urriak 28

Astearteroko moduan, Jaurlaritzak ohiko Gobernu Kontseilua egin du. Baina gaurko bilera berezia izan da, bideokonferentzia bidez egin baitute, Urkullu lehendakaria eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Tapia sailburua igandetik Mexiko aldean baitira bidaia ofizialean.

Esandako bileran, 2015erako Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua onartu dute. Hain zuzen, gai horren garrantzia ikusirik, bai lehendakariak bai sailburuak Lehendakaritzarekin konektaturik egon nahi izan dute Mexikotik.

Mexikoren eta Euskadiren arteko ordu-aldaketa dela eta, gaurko Gobernu Kontseilua eta bozeramailearen agerraldia, ezohiko moduan, beste ordutegi batean izan dira.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua bideokonferentzia bidez elkartzeko aukera herritarrek Zerbitzu Publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeko Lehenengo Xedapen Gehigarrian dago aurreikusita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)