Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2015erako Aurrekontu Orokorrak onartu ditu

2014.eko urriak 28

Eusko Jaurlaritzaren historian lehendabizikoz, gaur, Gobernu Kontseilua bideokonferentia bidez bildu da, pasa den igandeaz geroztik bidaia ofizialean dira eta Mexikon Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia. Bileraren ostean, Lehendakaritzan egin dute agerraldia Herri Administrazio eta Justizia sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak eta Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak.



Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki nagusia izan da 2015 ekitaldirako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Lege-aurreproiektua onartzea, Eusko Legebiltzarrean erregistratuko dena datorren ostegunean, urriak 30.



2015erako Aurrekontuen Proiektuak administrazioaren ardurapeko izaera publikoko gizarte-politikak diruz hornitzera bideratutako gastuak areagotuko ditu; esaterako, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) edo Osakidetzaren Kontratu-Programaren diru-hornidurak.



Halaber, Jaurlaritzak hazkunde-aurreikuspenei eustearen eta bultzada ematearen aldeko apustua egin duenez, suspertze ekonomikoari eta enplegu-sorrerari lagunduko dioten politikak gauzatuko ditu.



Gatzagaetxebarriak azaldutakoaren arabera, sailei dagokienez, «Enplegu eta Gizarte Politikako sailarena hazi da gehien», % 11,5 iazko Aurrekontuen Proiektuaren aldean; hau da, 2014 urtean baino 110 milioi euro gehiago izango ditu.



Aparteko ordainsariaren itzulketa



Bestalde, Eusko Jaurlaritzak datorren urtean ekingo dio Espainiako Gobernuak 2012ko abenduan atxikitako aparteko ordainsaria itzultzeari.



Euskadiko Herri Administrazioan lan egiten duten 70.000 inguru pertsonek kendutako aparteko ordainsariaren laurden bati dagokion zenbatekoa jasoko dute. Horrek, gutxi gorabehera, 50 milioi euroko eragina izango du aurrekontuan.



Gainera, 2015eko ekaineko eta abenduko ordainsariak aurreratu egingo dira aurten ere, hirugarren urtez jarraian. Horrenbestez, ez egiteak Euskadiko kontsumoan izango zukeen eragin negatiboa saihestuko da.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.10.28)

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco aprueba los Presupuestos Generales para 2015 http://t.co/DWr6yNQIS7

  • @DurangokoMankom
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO DE GOBIERNO] El Gobierno vasco aprueba los #Presupuestos Generales para 2015 ➡ http://t.co/XUbqT9pGMQ #aurrekontuak #e…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)