Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Irekiko bekak: elkarrizketarako deialdia

2014.eko urriak 27

Lehendakaritzaren Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak, Gobernu Irekiaren arloko espezializazio- eta prestakuntza-bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 10.5 artikuluarekin bat, Hautapen Batzordea deitu du, hautagaiak elkarrizketatzeko eta beketarako eskatutako profilarekin bat datozen aztertzeko.

Elkarrizketak hurrengo ostiralean izango dira, 2014ko urriaren 31n, 09:30etik aurrera, Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaren bulegoetan, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzan (Nafarroa kalea, 2. 01007, Gasteiz). Hautagaiei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie zer ordutan duten elkarrizketa.

Hautapen Batzordeak hautapen-fasean 100 puntutik gutxieneko 50 lortu dituzten eta elkarrizketa egin ondoren gehieneko puntuazioa lortu duten hautagaiei bekak ematea proposatuko dio Lehendakaritzako idazkari nagusiari.

Batzordeak ordezkoen-zerrenda bat proposatuko du beka-modalitate bakoitzerako, ukorik edo bestelako gertakaririk egonez gero, balorazio-irizpideak aplikatzetik ateratako lehentasun-ordenaren arabera ordenatuta.

Elkarrizketara deitutako hautagaien zerrenda:

  1. Matilde Lineo Revuelta
  2. Mikel Mauleon Ruiz de Apodaca
  3. Izaskun Rodriguez Rodriguez    
  4. Iraide Olalde Cristóbal                 
  5. Jon Narváez López de Aberasturi
  6. Julen Figueras Fernández          
  7. Leyend Velilla Echeita                                  
  8. Joseba Bergaretxe Zipitria         
  9. Miren Laguntzaile Cabezuelo Lejonagoitia                         
  10. Oihan Chavarri Montero                            
  11. Elena Arteagoitia Arteche                          

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoEAJ
    2014.eko urriak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Gobernu Irekiko bekak: elkarrizketarako deialdia http://t.co/ocnomGDXTG

Komunikabideek behera kargatzeko