Berriak
Eu

Elvira Cortajarena Ordezkaria Paseo La Plazan Euskadiko turismo hilabetea aurkeztu du.

2010.eko ekainak 04

Elvira Cortajarena Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Eusko Jaurlaritzako Ordezkariak Euskadiren promozio turistikorako hilabete osoko egitasmoa aurkeztu du Buenos Airesko Paseo La Plaza kulturgunean. Ekitaldira gonbidatu ugari hurbildu dira, besteak beste, euskal enpresak, tokiko agintariak, hedabideak eta euskal gizataldeetako kideak. Ekimenaren garrantzia azpimarratu eta babestu duen Rafael Estrella, Espainiako enbaxadorea ere bertan izan da.

Ordezkariak azaldu duenez "zaila da Europara bidaia egiten duten argentinarrentzat Euskadi destino turistiko bakartzat kontutan hartzea. Argentina eta Euskadiren artean dauden 12.500 kilometroek gure herrira datozenen egonaldia hiruzpalau egunetakoa izatea dakar". 

 "Euskadi bisita leku aproposa da bere natura, arte, kultura eta batez ere gastronomiagatik. Herrialde atsegina eta jatorra gara bisitatzen gaituzten turistekin. Egiten ditugun gauza guztiak kalitatearekin egitearen fama daramagu eta gure publizitate hoberena bisitatu gaituztenen kontakizunak izan direla beti" azpimarratu zuen Ordezkariak.   
       
Ordezkaritzak Enbaxadako Turismo Sailaren laguntzarekin antolatutako promozio turistikorako ekitaldia eta egitasmoa legealdi honetarako Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak kanpo harremanetarako sustatutako estrategiaren barruan kokatzen da.   

Halaber, Ordezkaritza bultzatzen ari den ekintzetan euskal kultur ondarearen zabalkundea eta Mercosur erakundea osatzen duten herrialdeetako agintariekin harreman politikoak, ekonomikoak, espresarialak eta kulturalak sustatzeko asmoak nabarmendu ditzakegu. Atzerriko euskal herritar eta gizataldeei dagokionean, Ordezkaritzak, Eusko Jaurlaritzak hainbat behar sozialetarako zuzentzen dituen diru laguntzen inguruko aholkularitza teknikoa eskaintzen die.

Egitasmo honek Patxi Lopez lehendakariak aurten aurkeztu duen Euskadi, dasta ezazu leloa zabaltzeko asmoa du. Ekaina osoan zehar kulturgunera bisitan etorriko diren hamabi mila pertsonak Euskadiko eskaintza turistikoa zabala ezagutzeaz gain paisaiak ikusteko aukera ere izango dute eskuragarri egon diren liburuxka eta bideoetan. Horrez gainera, kulturguneak banatzen dituen publizitate liburuxkekin batera 10.000 promozio postal banatuko dira. Postal horietan gobernu eta babesleen ikurrak egoteaz gain www.paisvascoturismo.net  web orrialdearen helbidea aipatzen da. Modu berean, Euskadira bisitari gisa etorri daitezkeen lagun horien iritzia jakiteko inkesta txiki bat egingo zaie euren turismo lehentasunak ezagutzeko. 

Bisitariek eurentzat bereziki atondutako VIP harrera gelan Sagardi jatetxeak prestatutako euskal pintxoak eta Goyenechea upategiko ardoa dastatzeko aukera izango dute. Euskadiko gastronomiak hamabi Michelin izar baino gehiago edukitzeaz aparte, mundu mailan ere ezaguna dira bere orijinaltasuna, kalitatea eta berrikuntza. Ezaugarri horiek guztiak izango dira bisitarien eskura Paseo La Plaza delakoan.

Astero dantza, turismo eta enologia saioak izango dira Euskadik dituen alor ezberdinak erakutsi eta zabaltzeko xedearekin. Saio hauek gure eskaintza turistiko erakargarriaren osagarri izango dira.  

Paseo La Plaza kulturgunea Buenos Airesko bihotzean kokatzen da. Corrientes etorbideko 1600. zenbakian. Kulturguneko ekintzen berri izateko hona hemen hurrengo esteka: http://www.paseolaplaza.com.ar/home.php 

Iruzkin bat
  • 2010.eko ekainak 06

    Es una noticia muy interesante. Es agradable observar cómo las actividades del gobierno vasco en el extranjero reportan beneficio para nuestra regió. Echo en falta, en cambio, noticias como ésta que reflejen las actividades de los demás delegados en el mundo. Sólo se publican en Irekia las actividades de Elvira Cortajarena.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria